argia.eus
INPRIMATU
Udalbiltzak euskal hedabideen behatokia finantzatuko du
  • 2014 eta 2015 urteetarako hitzarmena sinatu zuten joan den astean Hekimen euskal hedabideen elkarteak eta Udalbiltzak. Euskara eta euskaldunen komunitatea indartzeko helburua dutela nabarmendu dute bi eragileek.

ARGIA @argia 2014ko martxoaren 03a
Mertxe Aizpurua (Udalbiltza) eta Iban Arantzabal (Hekimen) hitzarmena sinatzen (argazkia: Hekimen).

Hitzarmenaren ondorioz, Udalbiltzak 15.000 euroko laguntza emango dio Hekimeni Euskal Hedabideen Behatoki proiektua martxan jartzeko. Era berean, Hekimenek parte hartuko du Udalbiltzaren adituen sarean.

Finantzazioa Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Fondoaren bitartez egingo da, zehazki funts horren “Euskal Herria sendotzen” izeneko programan.

Bi erakundeetako presidenteek (Iban Arantzabal Hekimenen partetik eta Mertxe Aizpurua Udalbiltzarenetik) sinatu zuten akordioa Andoainen, Martin Ugalde kultur parkean otsailaren 28an.