argia.eus
INPRIMATU
Udalak proposatutako eraikinetako bat onartu du Iruñeko gaztetxeak
  • Iruñeko gaztetxeko kideek Udalak proposatutako eraikinetako bat onartzea erabaki dute, Facebook bidez jakinarazi dutenez. Udalak iragarri duenez, Caparrosoko txaletean kokatuko da.

Ahotsa.info @ahotsainfo 2016ko urtarrilaren 18a

Iruñeko gaztetxeko kideek Facebook bidez jakinarazi dutenez, azken egunetan izandako eztabaida eta hausnarketa prozesu «luze eta sutsu»aren ondoren, gaztetxeko asanbladak Udalak proposatutako eraikinetako bat onartzea erabaki du, bertan gaztetxearen proiektua kokatzeko asmoz. Caparrosoko txaletean izango da, hain zuzen ere.

Abenduaren 5ean, hainbat gaztek Alde Zaharreko eraikin bat okupatu zuten, Nafarroako Gobernuarena. Horren ondotik, elkarrizketak hasi zituzten Gobernuarekin, beste irtenbide bat aurkitzeko.

Oharra: Albiste hau Ahotsa.info webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.