Joan den astean, Bilboko Udalak 'Amnistia Egunaren' baitan Errekaldeko Etxarri Gaztetxean antolatu zen Pablo Hasel raperoaren kontzertua debekatzeko agindua eman zuen, dena den, kontzertuek aurrera egin zuten. Horren aurrean, Udalak isuna jarriko dio Errekaldeko gaztetxeari "lokalak horretarako baldintzak betetzen ez dituelako".
Lehengo larunbatean, apirilaren 2an, Askatasuna eta Amnistia mugimenduak 'Amnistia Eguna' antolatu zuen Errekalden. Egun osoko egitarauarekin, hainbat jende bildu zen gehien bat arratsaldean egindako manifestazioan. Iluntzean hasi ziren Habemus Papam, Vomitando Desperdizios eta Pablo Haselen kontzertuak, aurretiaz Bilboko Udalak eskatuta debekatuta zeudenak.
Ohar baten bidez jakinarazi zituen Udalak Errekaldeko gazteak, kontzertuak egitea debekatuta zegoela, haien esanetan,"lokalak horretarako baldintzak betetzen ez dituelako". Gazteek ostera, aurrera egin zuten ospakizuna aurrera eramanez. Honekin, datozen egunetan Udaltzaingoek egindako txostena aztertu eta espediente-zigortzailearen baitan dagoen isunaren diru kopurua zehaztuko dute.
Bestalde, aipatzekoa da EAEko Estatuko Espainoleko delegatua, Carlos Urquijok kontzertu guztiak debekatzeko eskatu izana Audientzia Nazionalari. Adierazi zuenez, "banda terrorista baten parte diren elkarte ilegalizatuek ez daukate inongo eskubiderik ezer antolatzeko, eta are gutxiago Pablo Hasel bezalako rapero baten kontzertua prestatzeko". Dena den, Pablo Haselek "oztopo guztien gainetik aurrera egitea" erabaki zuen eta kontzertu guztiak gozatzeko aukera izan zuten gazteek inongo arazorik gabe.
Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek.
Asteazken goizean fiskala eta defentsa elkartu dira eta akordio bat erdietsi dute. Joseba eta Eñaut Alvarez aita-semeak 2023ko San Sebastian bezperan Donostiako Plaza Berrian Etxera zioen oihal handi bat teilatutik alderik alde jartzen saiatu ziren. Bertan poliziekin... [+]
Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]
Sare sozialetan ustezko mezu xenofoboak, gorrotozkoak eta indarkeria bultzatzen dituztenak zabaltzea egotzi diote. Osasunari ere 20.000 euroko isuna ezarri dio Indarkeriaren Aurkako Batzordeak Sadarren jokatutako Bartzelonaren aurkako Ligako partidan ikusleen egonaldia... [+]
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
2.700 euroko isuna ere ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Otsailean atxilotu eta inkomunikatu zuten, Twitterreko zenbait argitalpeni lotuta. Manifestazio bat izango da larunbat honetan Iturmendin, errepresioaren kontra eta adierazpen askatasunaren defentsan.
Astelehenean Donostiako Instrukzio Epaitegian deklaratu beharko dute taldeko kideek. "Adierazpen askatasunaren eta askatasun kulturalaren aurkako erasoa" dela salatu dute.
Apirilaren 28an 42 urte bete ditu Pablo Gonzalezek. Kazetariak 26 hilabete daramatza Poloniako kartzela batean, Errusiaren alde espioi aritu dela egotzita. Gonzalezek idatzitako gutun bat irakurri du Oihana Goirienak. “Hor zaudetela eta ez nagoela bakarrik jakitea... [+]
Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]
Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.
Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.
Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]