Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.
2023ko Udako Azoka Ekologikoen berri eman dute Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek. Guztira 14 azoka antolatu dituzte, 14 herri ezberdinetan: Zigoitian, Zarautzen eta Algortan, besteak beste.
Elikagai ekologikoen azokak elikagai ekologikoen aniztasuna plazaratzeko “erakuslehio aparta” direla azaldu dute. Azoken egiten duen ekarpenaz jardun dute: “Ingurugiroa errespetuan ekoizten duten profesionalen eta konpromezu bera eta kalitate ezin hobeagoko elikagaiak eskuratu nahi dituzten kontsumitzaileen topagunea da udako azoka ekologikoa”.
Herritarrak azokara erakartzea eta azokan erosketak egitea dela “erronka nagusia” azpimarratu dute. Izan ere, azokak “zuzeneko salmenta” bultzatzen du, ezinbestean tokiko “ekoizle txikien biziraupena” bermatu eta “nekazaritza-aniztasuna” sustatzen duena.
Nekazaritza ekologikoaren gorakada
Ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak gorantz egin dute 2022an Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren arabera. Guztira 1.199 hektarea berri ziurtatu ziren iaz.