Udaberrian bi etxarriar Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte. Epaiketa horiek salatzeko eta epaiketa politikoen kontra egiteko dinamika abiarazi dute Etxarrin eta Sakanan.
Lehenik eta behin gogorarazi dute Patxi eta Joxe torturatu egin zituztela eta espetxean ia bi urte eman zituztela. Dinamikako bozeramaileek salatu dutenez, "epaiketa horiek burutzea astakeria da tortura berak prozesu osoa baliogabetzeaz aparte, ustezko delituak aktibitate politiko hutsa direlako. Hau da, Eskubide Zibil eta politikoek aitortzen dituzten eskubideak (adierazpen askatasuna, elkartze askatasuna, biltzeko askatasuna, adierazpen politikotan parte hartzeko eskubidea…)".
Abairazitako dinamikaren nahia sakandarrak “eskubide zibil eta politikoen defentsan kalera ateratzea da”. Horrekin batera, “Sakanako herritarrak disidentzia zigortzen duen salbuespenezko legedia arbuia dezan bilatzen dugu eta Sakanako jendea euren eskubideen defentsan ahalduntzea bilatzen dugu”. Era berean bi etxarriarrak eta egoera berean dauden sakandarrak (Edurne, Ainara, Ruben, Adur eta Fran) epaituak ez izatea eskatzen dute.
Adarrak
Dinamikaren sustatzaileek “ epaiketa politikoen kontrako deiadarrak biltzeko” Sakanako hainbat herrietan adarrak banatu dituzte. “Epaiketa politikoen kontrako atxikimenduak” jasotzeko eta epaiketa zain dauden auzibidean dauden sei sakandarrei elkartasuna ikustarazteko argazkiak egitea eta etxarrilibre@gmail.com e-posta helbidera bidaltzea proposatu dute. “Adarraren alarma deia, adarraren elkartasun deiadarra” bihurtu nahi dute, “bihur dadila bere soinua askatasun garrasi eta borrokarako deia”.
Etxarri Aranatzen Elkartasun Eguna antolatu dute apirilaren 23an. Egun horretan, 20:00etan, Epaiketa politikorik ez; Xafan eta Joxe aske! lelopean manifestazioa deitu dute eta sakandarrei parte hartzeko deia egin diete.
[Albiste hau Guaixe.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]
2022ko urrian Iruñeko Sadar futbol zelaian jokatu zen Espainiako eta AEBetako emakumezkoen futbol selekzioen arteko partiduko zaleak iraintzea eta jazartzea leporatu zizkioten hainbat laguni. Epaiketa egin berri da eta akusatuak absolbitu ditu Iruñeko Zigor Arloko... [+]
Agorrilaren 27an igorri nizuen gutunean, irailaren 10eko auzian euskaraz deklaratzeko asmoa nuela adierazi nizuen. Auzi honen hastapenean, epaile nagusiari euskaraz zekienez galdegin nion. Gutxiespenarekin ezetz erantzun zidan. Orduan, nere gutuna eskuratu zuenez frantsesez... [+]
Ostiral gauerdian atzeman zituen Ertzaintzak ustez langileak ilegalki zeramatzan bi furgoneta, Ertzaintzak uste du Europako beste herrialde batera bidean zirela, han lan egiteko. Atxilotutako gidarietako batek hamar pertsona zeramatzan furgonetan eta besteak 22.
Voxek lau eta zortzi urte arteko zigorrak eskatzen ditu haientzat. 2019an, faxistek jarritako propaganda-postu baten harira egin zuten protesta.
2022ean auziperatu zuten Nelson David Moreno, Bilbon gutxienez bost gizon homosexual hiltzea eta beste bi erailtzen saiatzea egotzita. Astelehenean, urriaren 21ean, Morenoren aurkako bigarren epaiketa hasi dute. Iruzur delitu batengatik epaituko dute, biktimei lapurreta egitea... [+]
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira.
Bost urte eta zazpi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du Carlos García Berro fiskalak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Haimar Altuna, Felipe San Epifani Pipe, Kai Saez de Egilaz, eta Antton Lopez Ruizentzat, 2016 eta 2020 artean preso politikoei antolatutako... [+]
Heldu den martxoaren 26an, Gorka Roca Torre epaituko dute Baionako auzitegian Unescoren izenean burutu bi ekintzetan esku hartu izanagatik. Seinaletika euskarriak ezabatzea, margotzea, kentzea... Euskal Konfederazioak bere jardueran lehenesten dituen ekintza motak ez badira ere,... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak bat egin du Tsunami Demokratikoa mugimendua ikertzen ari den Manuel García Castejón Auzitegi Nazionaleko epailearekin: ondo ikusten du Carles Puigdemont eta beste hamaika lagun ikertzea eta haien aurkako auzi penala irekitzea. Hemen... [+]
HerriBiltzako militantea den Gorka Torre konbokatu du martxoaren 26an Baionako auzitegiak UNESCOren izenean egindako margoketengatik.
Asteazken honetan deklaratu beharko du, eta elkarretaratzera deitu du GKSk: 11:30ean bilduko dira epaitegi aurrean. Iazko azaroaren 3an egindako protesta baten harira auzipetu dute gaztea; PSOEren egoitza aurrean mobilizatu ziren egun horretan, sionistak Palestinan egiten ari... [+]
Espainiako Auzitegi Gorenak berriz eserarazi nahi gintuen Auzitegi Nazionaleko aulkian, baina Auzitegi Konstituzionalak erabaki du guk asmo horren aurka jarri genuen babes helegitea onartzea. Erabaki horrek 2009ko urrian hasitako labirinto juridikoa itxi du eta, ia 15 urteko... [+]
Juan Carlos Campo epaileak dio non bis in idem printzipioa urratuko lukeela errepikapenak, berri agentziek aurreratu dutenaren arabera. Zirriborroa hurrengo asteko osoko bilkuran eztabaidatuko du Konstituzionalak, eta ‘gehiengo aurrerakoi’ari esker onartzea espero... [+]