Uda hau, azkeneko 5 urteetako datuekin konparatuz gero, bigarrena da esku-hartze kopuruari dagokionez. Hurrenez hurren, 2016an 580 sute itzali baitzituzten Nafarroan, 2017an 439, 2018an 357 eta 2019an 461.
Dena den, aurten 736 hektarea erre dira herrialde osoan, iaz baino %55 gehiago, eta horietatik 464 hektarea mendiko suteak izan dira eta gainerakoak nekazaritzako lurretan gertatuak.
Itzaltzeko taldeei dagokienez, Nafarroako Suhiltzaileek 501 esku-hartze egin dituzte uda honetan, iazko denboraldi berean baino %7 gehiago.
Ekaina hilabete hotza eta hezea izan zen, eta itzaltzeko taldeek 57 ateraldi egin zituzten, sasoi horretan izaten dena baino gutiago. Kanpainaren gainerako hilabeteetan, berriz, euri guti egin duenez, kopuruak gora egin du: uztailean 170 ateraldi, abuztuan 134 eta irailean 140 ateraldi.