argia.eus
INPRIMATU
Uberan.org webgunea martxan jarri dute, literaturzaleen zubi izan asmoz
  • Uberan.org webgune berria euskal literaturzaleen atari izateko asmoarekin sortu dute Oier Guillan eta Uxue Alberdik. “Literatura non dago? (...) Abestien letretan, antzerkigintzan, bertsolaritzan eta abar ere bada literaturarik”, uste du Alberdik. Irudigileak, antzerkigileak, bertsolariak, argazkilariak, musikariak... Artista guztien arteko zubi izan nahi du webguneak.

2010ko azaroaren 02a
Uberan.org Uberan.org

“Eragile asko daude Euskal Herrian literaturaren inguruan lan egiten, baina oso sakabanatuta daude Interneten. Horien plaza nahi du izan honek”, dio Guillanek. Jendeak bere lanak igotzeko aukera ere izango du bederatzi ataletako batean, eta hilero musikari batek webguneko testu bat hautatu eta musikatu egingo du. 50 artistarekin eta 60 idazlerekin harremanak dituzte arduradunek, horien lanak webgunean publikatzeko. Webgunea aurkezteko bideo bat prestatu dute egileek.