Egun erabakigarriak dira Zubietako errauskailuaren aferan. Uztailaren 28an abiatuko du GHK-k azpiegitura eraiki eta kudeatzeko esleipena eta horren aurretik mugimendu ugari izaten ari dira kontrako eta aldekoen artean. Hemen jarraituko ditugu.
Gipuzkoako Aldundiko ordezkariak Europako hainbat tokitara egin duten bidaiaren karira argibide batzuk eman ditu Euskal Herriko Greenpeace elkarteak. Aldundiak Twitter bidez iradoki zuen austriako Greenpeace-k begi onez ikusten zuela hango errauskailu bat. Honas hemen erantzuna:
@ErrausAurkMugi @OrainIngurumena @NotGip como aclaración: Greenpeace se OPONE a cualquier incineradora de residuos sea Austria o Gipuzkoa
— Greenpeace Euskadi (@GreenpeaceEUS) 2016(e)ko uztailak 21
Uztailaren 28an animatu zaitezte maindire txuri bat eramatera! Ikus gaitzatela! Zuen negozioa. Gure minbizia. pic.twitter.com/5psDBgkHC2
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) 2016(e)ko uztailak 22
Hondakinak kudeatzeko Gipuzkoak behar dituen azpiegiturei buruz hausnartzeko eta "eztabaida serio, sakon eta partekatua egiteko" sei hilabeteko luzamendua eskatu diete EAJ eta PSEri eragile hauek: EH Bildu, Ahal Dugu, Ezker Anitza, Equo, ELA, LAB, ESK, CCOO, STEILAS, Eguzki eta Erraustegiaren Kontrako Asanblada.
Albiste osoa irakurgai duzu hemen
GuraSOSek ohar bidez zabaldu duenez, uztailaren 21ean Gipuzkoako Aldundiarekin egitekoa zuen bilera bertan behera geratu da foru arduradunei "zerbait oso urgentea sortu zaielako". Ostiralean Batzar Nagusietako taldeekin egitekoa zuen bilkura mantendu egin du ordea.
Errausketak haurren osasunean izango duen eraginaz kezkatutako guraso taldeak, GuraSOSek, bilera egingo du ostegunean Gipuzkoako Aldundiko ordezkariekin. Bertan, proiektuaren inguruko proposamen bat helaraziko die elkarteak. Ostiralean berriz, Batzar Nagusietako talde politiko guztiekin bilduko da GuraSOS.
Berrikitan GuraSOSek ekinbide juridiko bat abiarazi du Zubietan egitekoak diren erraustegiaren aurka. Hondakinen kudeaketaren inguruko prozesu parte-hartzaile bat eskatu du “gizartea informatu, eztabaida sakonak bultzatu eta adostasunak lortzeko”. Bitarte horretan errauskailuaren proiektua bertan behera uzteko eskatu dio Gipuzkoako Aldundiari.
Pello Zubiriak uztailaren 28an GHK-k hartu behar duen erabakiari buruzko iritzi artikulua argitaratu du bere blogean. Deloittek idatzitako txosten baten arira ondorioztatu du herritarrei zorpetze maila ikaragarria ekarriko diela errauskailua eraikitzeko sinatuko diren finantza baldintzek:
Sareetan oihartzuna:
Ustelen izenean #EzNireIzenean https://t.co/7jk7eYOLby
— Julen Aperribai (@julenaperribai) 2016(e)ko uztailak 14
#EzNireIzenean #EzNireIzenean #EzNireIzenean #EzNireIzenean #EzNireIzenean #EzNireIzenean https://t.co/yFipClnV56
— Nahionuke (@nahionuke) 2016(e)ko uztailak 14
#ezNireIzenean #EzNireDiruarekin #EztaEskuPribatuetanEreKabroiak https://t.co/N9hJcZS70x
— Ardibeltza (@Ardbltz) 2016(e)ko uztailak 14
@DiarioFatxo siempre con la incineradora #EzNireIzenean pic.twitter.com/64o54vCCOC
— MaríaHdB (@MariaHdB418) 2016(e)ko uztailak 17
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak uztailaren 28an abiatuko duen esleipenetik sortutako zorra udalek nola ordainduko duten auditatu du Deloittek txosten batean. Erraustegia finantzatzeko "salbaguardia" nahikoa badagoela ondorioztatu du.
Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]
Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]
Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.
Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.