argia.eus
INPRIMATU
Txupin Etxepare saria, Sanfermines78 gogoan plataformarentzat
  • Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusak 1978ko gertakariak argitara ekartzeko lan egin duen eragilea omendu nahi izan du, 40 urte pasa direnean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko uztailaren 03a
rgazkia: Sanfermines78 gogoan elkarteak jasoko du Txupin Etxepare saria. / @MartxeloDiaz

Juanito Etxepare izan zen lehen txupinazoa bota zuena, errepublikazalea eta Iruñeko kale nagusiko estankoko langilea, hark piztu zuen metxa, 1931an. Ordura arte, era anonimoan petardo zenbait pizten zituzten Gazteluko plazan, baina Etxepare izan zen bestelako garrantzia eman ziona. 

Peñen Federazioak eta Memoriaren Autobusak Txupin Etxepare saria sortu zuten, omentzeko, eta, aurten, sanfermines78 Gogoan kolektiboari eman diote, "egia, justizia eta erreparazioa defendatzeko egindako lanarengatik".

Urteurrena dela eta

40 urte dira German Rodriguez hil eta beste hamaika lagun errepresaliatu zituzten sanferminetatik, eta, hori dela kausa, urteurrenaren harira, omendu nahi izan dute elkartea. 

"Haiek aldarrikatzen eta kondenatzen dituzte orduan gertaturikoak, jende askoren ordezkari izanda, guztiontzako sari bat da, jende asko ordezkatzen duena, beraz, guztiontzako sari bat da, eta orduan egiten ari ginen lanari emandako saria, guztiz aldarrikatzailea", esan du Ana Barrena Memoriaren Autobuseko kideak.

 

Albiste hau euskalerriairratia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.