Asteburu honetan jaialdia egingo dute Algortako Txorimalo gaztetxearen 15. urteurrena ospatzeko. Horretarako, ekintzak prestatu dituzte bariku eta zapatuan. Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak betetzeko edukiera mugatua izango dela; hala, aldez aurretik lekua erreserbatzea derrigorrezkoa izango da.
Txorimalo gaztetxearen 15 urteak ospatzeko jaialdia egingo dute barikuan eta zapatuan, apirilaren 9an eta 10ean, hurrenez hurren. Bagauda taldearen eta Barne Barnetik binilo jartzailearen emanaldiak egingo dituzte barikuan, 17:00etan hasita. Zapatuan, tortilla txapelketa birtuala egingo dute eguerdian, eta, arratsaldean, Ainhoa eta Kerman eta Arene 6 artisten emanaldiak egongo dira.
Antolatzaileek adierazi dute segurtasun neurriak direla eta, edukiera mugatua izango dela, eta bertaratzeko lekua erreserbatu beharko dela sastrakagaztetxea@hotmail.com helbidera idatzita.