Zigor Olabarria ARGIAko kazetariak Txori urdinak. Espetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotik liburua aurkeztuko du ostegunean (31) Bilbon, Atxarte Salvador abokatu eta preso ohiarekin batera.
Bira kultur gunean izango da aurkezpena (19:00etan), eta Itziar Moreno euskal presoaren eta Santi Cobos beraren testigantzak ere entzungo ditu publikoak, audioan grabatuak.
Ostegunekoan bezala datozen aurkezpenetan ere, espetxe-sistemaz eta zigorraren kulturaz hitz egiteko baliatu nahi du aukera Olabarriak, eta horretarako hainbat lagun izango ditu mahaikide. Apirilaren 27an Iruñean aurkeztuko du Txori urdinak, Emagin elkarte feministako kide Idoia Arraizarekin batera; maiatzaren 20an Ortzaizen izango da, Filipe Bidart IK-ko buruzagi ohia alboan duela; eta 26an Baionan, Lorentxa Beyre preso oiharekin.
Liburua ARGIAren webgunean duzue eskuragarri. Bestalde, inork interesik balu bere herrian Txori urdinak liburuaren aurkezpen bat antolatzeko, gurekin harremanetan jartzea besterik ez du (943371545).
Gasteizen egindako aurkezpenaren bideoa, Hala Bedi-k grabatua: