Amets Arzallus bertsolari eta kazetaria eta Txomin Txueka argazkilaria Bolivian izan ziren iazko udan. Bidaian bizitakoak ARGIAk argitaratutako Illimani. Boliviako izpiak eta hitzak argazki-liburuan zein Tawantinsuyu espedizioa web gunean kontatu zituzten bi egileek. Bizipen horiek kontatuko dituzte Arzallusek eta Txuekak Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, bihar (8) 20:00etan. Hitzaldiaz gain, argazki erakusketa bat ere prestatuko dute.