Bilboko Agosti Xaho elkarteak Txomin Peillen zuberotarra sarituko du bihar Baionan. Agosti Xaho Sariak bosgarren edizioa du aurten, aurreko edizioetan Jean Louis Davant eta Daniel Landart izan dira sarituak, besteak beste. Bilboko elkarteak euskal kulturan aktore izan diren pertsonak saritu nahi ditu ekimen horren bidez, baita Agosti Chahoren nortasuna landu dutenak ere.