Txomin Elosegi hazpandarrak irabazi zuen larunbatean (24) Altsasun jokatutako XVIII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako 14 urte artekoen mailako txapela. Ane Labaka lasartearra izan zen txapeldunordea. 15 eta 18 urte bitartekoen mailan Arrate Illaro algortarra nagusitu zen, Miren Amuriza berriztarraren aurretik.