BideHuts plataformak atzo aurkeztu zuen Txinaurriak. Mikel Laboari ikasitako kantuak bilduma. Hemeretzi taldek Laboaren kanta bana moldatu dute beren erara. Bi formatutan plazaratu dute lana: CDan eta biniloan. BideHutsetik adierazi dutenez, "Txinaurriak diskoa, ordain ezinezkoa ordaintzeko saio xumea, maitasunak eta errespetuak bultzatutako proiektua dugu".
Hauek dira hemeretzi taldeak eta bakoitzak hautatutako abestia:
Willis Drummond: Gaztetasuna eta zahartasuna
Hotel + Miren Iza: Nao es tu, faculdade de sentir
Berri Txarrak: Liluraren kontra
Xabier Montoia: Xoxo beltza
Zura: Haize hegoa
Amodio: Baga-biga-higa
Anari: Aintzinako bihotz
Dilistak: Negu hurbila
Akauzazte: Txoria txori
Ama say: Ama hil zaigu
Ruper Ordorika: Gure bazterrak
Lisabö: Gure hitzak
Gabon Caligula: Kirru
Inoren Ero Ni: Langile baten galderak liburu baten aurrean
Atom Rhumba: Lizardi
Gora Japon: Bedeinkatua
Audience: Lili bat
Borrokan: Komunikazio inkomunikazioa
Mursego + Eten: Zaude lasai
BideHutsen webgunean Berri Txarrak Liluraren kontra abestiren puska bat kantatzen ikus daitekeen bideo bat jarri dute.