argia.eus
INPRIMATU
Txillardegiren literatura

Nerea Arrizabalaga Etxaburu 2022ko otsailaren 22a

Txillardegiren literatura irakurtzea merezi du, plazer estetiko-etikoa bizitzeaz gain, irakurleak prozesu horretatik gizakorrago irtengo baitu, klasikoak irakurri ondoren pertsona bera berdina ez den bezalaxe, ezen Txillardegi modernoa izateaz gain euskal klasiko unibertsala baitugu.

Leturia, Peru, haizeaz bestaldeko ahotsa, Elsa... ez dira abstrakzio hutsak, haragizko gizonaren agonia, larrimina, amodioa, problema existentzialak iradoki egiten dituzte. Bidenabar, Euskal Herrian Putzu, Exkixu...eta horien bilbeek, narrazioek, herri honetan gertatu ohi diren eta zelako bizipenak izan diren iradokitzen eta islatzen dituzte.

Eta gogoeta eragiten diote irakurleari, zirt edo zart egin aurretik bestea ulertzera, Euskal Herrian sakontzera, bestearekin enpatia zubiak eraikitzera bideratuko du, artez, literaturaz, jakituriaz... Txillardegiren literatura irakurri gabe nola euskal literatura ulertu? Galdera egina da.