argia.eus
INPRIMATU
Txillardegi gogoratu dute, haren heriotzaren hamargarren urtemugan
  • Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena izan da gaur, eta ohi bezala, haren omenezko ekitaldia egin dute Txillardegi plazan (Gaskonia) Txillardegi Udal Liburutegia herri ekimeneko kideek. 2018an inauguratu zen horma-irudia berritu du Mikel Herrero Sesmak. Material hobea erabili du oraingoan, eta hainbat xehetasun gehitu dizkio irudiari. Horma-irudia inauguratzeaz gain, txilar landareak jarri dituzte plazan.

Irutxuloko Hitza @irutxulo 2022ko urtarrilaren 17a
Unai eta BeƱat Gaztelumendi, Txillardegiren omenaldian. (Joseba Parron / Irutxuloko Hitza)

Omenaldia txalaparta hotsez hasi dute Markel Perez eta Guillermo Elizagak. Pixkanaka jendea hurbildu da plazara, eta horma irudiaren aurrean jarri dira. Jarraian, Sua Enparantza dantzariak eta Janitz Enparantza txistulariak ikuskizun laburra eskaini dute. Bestetik, Beñat eta Unai Gaztelumendi anaiek Donostiako kale izendegien inguruko bertso sorta eskaini dute. Hiriko kale eta plazek dituzten izenak aztertu dituzte: Mandasko Dukea, Urbieta, Isabel II.a, Maria Kristina… honakoa galdetzen zuten bitartean: “Eta Txillardegik non du liburutegia?”. “Justua izan dadin gure izendegia, Txillardegik behar du liburutegia”, esaldiarekin amaitu dituzte bertsoak. Amaitzeko, Euskal Herrian euskaraz kantatu dute gerturatu direnek, eta amaieran, zazpi jauziak dantzatzeko aukera izan dute.

Herri ekimenak Donostiako udal liburutegi nagusiari Txillardegi Liburutegia izena jartzeko proposamena berrartu du, eta sinadura bilketa abiatu zuten udazkenean. 1500 sinadura bildu dituzte dagoeneko , eta “esperoan” daudela, eta “esperantza” dutela azaldu du Fito Rodiguez ekimeneko kideak. Oñatiko udalak aho batez Txillardegiren omenezko plaka bat jartzea onartu zuela gogorarazi du, eta beraz, ” aldarrikapenari irtenbidea emateko aukerak daudela” uste dute.

 

 

 

 

Joseba Parron / Irutxuloko Hitza

 

 

 

 

 

 

Joseba Parron / Irutxuloko Hitza

 

 

 

 

 

 

Joseba Parron / Irutxuloko Hitza

 

 

 

 

 

 

Joseba Parron / Irutxuloko Hitza

 

 

 

 

 

 

Joseba Parron / Irutxuloko Hitza