argia.eus
INPRIMATU
Txileko estatu kolpea gogoratuko dute Gasteizen
  • Augusto Pinochetek Txilen egindako estatu kolpetik 40 urte beteko dira irailaren 11n. Gasteizko gaztetxean ekitaldi desberdinak antolatu ditu Askapenak 40. urteurrenerako.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 10
Pinochetek Txilen emandako estatu kolpearen 40. urteurrena gogoratzeko ekitaldiak egongo dira irailaren 11n Gasteizko Gaztetxean.

El último combate de Salvador Allende dokumentalaren emanaldia izango da lehendabizi, eta ondoren mahai inguru bat egingo dute. Memoria eta internazionalismoa uztartzea izango du helburu ekimen honek.

Irailaren 11an, asteazkena, izango da ekitaldia arratsaldeko 19:00etan Zaramagako Fermin Lasuen kaleko Memoria gunean.