argia.eus
INPRIMATU
‘Txetx’ Etcheverry jipoitu du poliziak Lan Erreformaren kontrako protestan
  • Bizi mugimenduko militanteak Baionako suprefekturaren okupazioan hartu du parte ostegun goizean; atxilotu ondoren jipoitu dute esku-burdinak jarrita zituela.

ARGIA @argia 2016ko ekainaren 23a

Ostegun goizean Lan Erreformaren kontrako protesta egin dute sindikatuetako jarraitzaile eta Jusqu'au retrait kolektiboko kideek Baionan, tartean Bizi mugimenduko lagunak. Horietako bostek suprefekturako hesia gurutzatu dute eta atxilo eraman dituzte arrastaka.

Bizi mugimenduak salatu duenez, horietako bat, Txetx Etcheverry, jipoitu egin du poliziak kamerak aurrean ez zeudenean. Ukabilkadak eta ostikoak jaso ditu ekintzale altermundialistak eta burua eta bizkarra lurraren kontra estu zapaldu dizkiote, kasik hezurrak haustea sentitu arte.

Etcheverryk esku-burdinak zituen jarrita erasoaren unean eta ez du inolako keinurik egin polizien kontra, Bizik azaldu duenez. Erasoaren unean pertsonalki bere kontra jardun dira poliziak "Txetx, zutaz aspertuak gara!" eta "Nardatzen gaituzu!" gisako esaldiekin.

Komisaldegian mediku batek artatu behar izan du Etcheverry eta jasandako zaurien berri ematen duen ziurtagiria egin du.

Bizi!-k azaldu du horrelako jokamoldeen ez dutela "izuaraziko" eta deliberaturik dagoela "mobilizazioen bidezlegearen kentzea lortzeko".