argia.eus
INPRIMATU
Txertoaren aurkako gurasoak garaile... oraingoz
  • Eskola eta unibertsitate publikoan ikasi nahi duten haur eta gazteentzat txertoak derrigorrezkoak izatea nahi zuen New Yersey estatuko (AEB) lege proiektuak, baina txertoaren aurkako gurasoen presioa tarteko, boto gutxigatik ez da aurrera atera legea. Egitasmoaren aldekoek, dena den, ez dute amore emango.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko urtarrilaren 14a

Txertoaren kontrako mugimendua hazten ari dela diote estatu horretako datuek, eta kezka sortu du hainbaten artean. Elgorri-agerraldi baten ostean jaio zen lege ekimena, erlijio arrazoiak ez daitezen izan seme-alabari txertoa ez jartzeko argudio. Asanbleak ekimenaren alde bozkatu zuen, baina Senatuak oztopatu berri du aurrera segitzea. Eurabakitzeko askatasuna eta euren umeak ez txertatzeko eskubidea aldarrikatu du hainbat gurasok, prozesu honetan guztian zehar.

Lege proiektua aurkeztu dutenek adierazi dute berriro ere saiatuko direla, proiektuan moldaketa batzuk eginda. Oraingoan Senatura zientzialariak eta medikuak eramango dituztela iragarri dute, gurasoen argudioei kontra egin diezaieten. Txertorik jasotzen ez duten haurrek euren burua eta gainerakoena arrisku larrian jartzen dutela diote.