argia.eus
INPRIMATU
Txertaketa ziurtagiria onartu du Frantziako Legebiltzarrak
  • PCR proba negatiboak ez du balioko jada zenbait espazio eta zerbitzu erabili ahal izateko. Diputatu batzuek helegitea aurkeztu dute Kontseilu Konstituzionalean.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 17a
Argazkia: wikipedia

Igandean onartu zuen legebiltzarrak txertaketa ziurtagiria aldeko 215 bozkarekin, kontrako 58rekin, eta zazpi abstentziorekin. Zenbait diputatuk helegitea aurkeztu dute Frantziako Kontseilu Konstituzionalean, lege berriak jasotzen dituen hainbat neurri “askatasun indibidualen” aurkakoak direlakoan. Kontseiuluak ostegunean emango du ebazpena, eta legea onartzekotan ostiraletik aurrera jarri ahal izango da ziurtagiri berria indarrean.

Are izorratuago

Iragan astean Emmanuel Macron presidenteak adierazi zuen bere asmoa dela txertatu gabeak “izorratzea”, eta igandean onartutako legearekin are estutasun handiagoak izango dituzte txertatu gabe dauden ia 5 milioi frantziarrek bizitza arrunta egiteko. Txertaketa agiria ezinbestekoa izango da, besteak beste, museo, zinema eta antzerkietan sartzeko; taberna, zentro komertzial, jatetxe edo kirol aretoetarako; distantzia erdi eta luzeko garrai publikoa hartzeko.