argia.eus
INPRIMATU
Txerri haztegitako abusuak salatzen dituen Aitor Garmendiaren lana saritu dute World Press Photon
  • Espainiako Estatuko zenbait txerri haztegitan egindako argazki sortagatik lortu du saria Aitor Garmendiak: Inside the Spanish Pork Industry: The Pig Factory of Europe. Saritutako erreportajea lehen aldiz 2020ko maiatzean argitaratu zuen ARGIAk.

Ixone Arana @ixonearana1 2021eko apirilaren 16a
Argazki-erreportajeko piezetako bat (Argazkia: Aitor Garmendia)

World Press Photo erakundeak urtero antolatzen duen sariketako 45 hautagaien artean Aitor Garmendia argazkilari donostiarrak Ingurumen ataleko hirugarren saria lortu du. Aurten sariketaren 64. edizioa egin dute eta 4.135 argazkilarik hartu dute parte. 

Lana 2019 eta 2020 urte artean osatu zuen Garmendiak, eta horretarako animalien eskubideen aldeko ikertzaile talde batekin –anonimotasuna gorde nahi izan dute pertsona horiek, jazarpen arriskua medio– Aragoi, Gaztela-Mantxa eta Gaztela eta Leongo hogeita hamar txerri-ustiategi baino gehiagotan sartu zen kamararekin. Helburua: animalien ustiapen industrialaren baitan gertatzen diren abusuak dokumentatzea, errealitate horren berri emateko.

Lanak ARGIAren bitartez ikusi zuen argia lehen aldiz. Hemen dago eskuragarri.