argia.eus
INPRIMATU
Txernobyleko sarkofagoari eusten zion eraikin bat hondatu da
ARGIA @argia 2013ko otsailaren 14a
Txernobylgo zentralean puskatu den eraikina argazkian.

Elurra dela-eta sortu dira kalteak eta 600 metro koadrori eragin diote. Zentraleko prentsa agentziak adierazi du puskatu den eraikina ez dela bereziki garrantzitsua eta ez dela antzeman erradioaktibitate mailaren igoerarik.

Dena den, erreaktorea inguratu behar zuen kutxa berria eraikitzeko lanak, hondatu den eraikinetik 150 metrora egin beharrekoak, berehala geldiarazi dituzte.

Txernobyleko zentral nuklearreko istripua 1986an gertatu zen eta horren ondoren eraiki zuten sarkofagoa suntsitutako erreaktorearen gainean, erradiazio isuria geldiarazteko asmoz.