Txernobyl+25: belaunaldi berriak eztabaida gaztetzen

  • Euskal Herriko belaunaldi oso bat Lemoizko zentralaren gatazkak markatu zuen duela 30 urte. Bost urte beranduago Txernobylgo hondamendiak oihartzun gutxiago izan zuen: erradioaktibitatea bezala eztabaida ere itotzeko balio dukete Bidasoak eta Pirinioek. Berriz abiatzen da debatea Fukushimako zentralarekin... Hegoaldean minus 25etik.


2011ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12

Nuklearren aldeko argudioak behar badituzu, ez galdu denborarik hemengo fisikako katedradun aspergarriekin edo Repsol (Petronor...) bezalako konpainien soldatapeko komunikatzaileekin: letu The Guardian egunkariko George Monbioten azkena –ingelesezko originala frantsesez ere eskuragai dago, baliteke lerrook inprimategitik ateratzerako gaztelaniazkoa pronto egotea– eta horrekin kargatuta dauzkazu bateriak puska baterako. Urruti helduko diren argudioz.

Labur dezagun euskaraz “Fukushimak eraman nau kezkak ahaztu eta energia nuklearra maitatzera” lerroburu daraman pieza, Guardianen webgunean azaldu eta egun bitan 1.500 erantzunez goiti bilduak zituena. Monbiot ingurumen gaietako erredaktoreburua da, espezialista ezaguna, Net Hurbil honetan behin baino gehiagotan aipatua. Beti izanik eztabaiden zale, oraingoan zinez lortu du zalaparta galanta.

Artikuluaren hasieratik aitortu du Monbiotek hemendik aurrera ez dela gehiago neutrala izango nuklearren gaian. Ez da nuklearren alde mintzatu den lehenbiziko ekologista, urrutitik ere ezin konparatu Gaia hipotesia sortu zuen James Lovelockekin maila teorikoan, baina The Guardianetik daukan oihartzunagatik erreferentziatzat hartua izango da gaurgero. Ondorengoak bere ideiak dira, “omen” gehienak kenduta.

Fukushimakoa istripu larria izan da, japoniarrek segurtasun sistemak oker usatzeagatik gertatua. Baina ez du orain artean pertsona bakar bat ere hil. Berde jendeak esajeratu egin du hango erradiazioen kaltea, lehen Harrisbourgeko Three Mile Islandekoarekin egin zuen moduan.

Nuklearra ikatza baino garbiagoa dela esanik, Monbiotek ere nahiko luke energia berriztagarriak askoz gehiago zabaltzea. Baina erne berriztagarriekin ere: eragin kaltegarriak dituzte paisaian eta jendearen bizimoduan, asko dira kexu energia urrundik ekartzeko azpiegiturez, mendietan edo itsasoan haize errotek egiten duten inpaktuaz...

Energia lekuan bertan modu deszentralizatuan sortzea aipatzen dute azpiegitura erraldoien soluziotzat, baina hori ere ezin izan liteke, dio Monbiotek. Behintzat Britainia Handia bezalako lekuetan herriak eta etxeak nola antolatuta dauden ikusita, eoliko eta fotovoltaiko txikiek ez lukete aski errendimendu emango. Fabrikak, trenak eta abar elikatzeko maila handiagoko energi iturriak behar dira.

Ez hori bakarrik, gaizki erabiliz gero berriztagarri horiek ere oso kaltegarriak gerta litezke. Britainia Handian antzina bi hondamendi latz eragin (omen, ez ahaztu) zituzten. Batetik, erreken indarra errota eta burdinoletarako erabiltzeko eraikitako presek betirako desagertu omen zituzten ur haietan ordura arte hain ugariak ziren arrain asko: anproiak, kolakak, gaizkatak, itsas amuarrainak, izokinak eta beste.

XVII. mendean garraiotarako idiak mantentzeak eragiten zuen gaur bioerregaiek egiten duten kalte bera, gizakientzako jakia falta. Ondo apuntatu hau: “Edonon erabiliz gero, energia berdea –deszentralizatua, lurraren ekoizpenetan oinarritua– askoz kaltegarriagoa zaio gizadiari fusio nuklearra baino”.

CO2aren kontrako botika onena?

George Monbiotek honela bukatu du lezioa: “Bai, nik ere gorroto ditu industria nuklearraren gezurrak. Bai, gustura ikusiko nuke sektore osoa itzaltzen, baldin eta alternatiba arrisku gaberik balego. Baina soluzio idealik ez da.Teknologia orok dute kostea; energi teknologiarik ezak ere bai. Energia atomikoak jasan du egin dakiokeen testik gogorrenetakoa, eta eragin txikia eduki du planetan bezala gizakietan. Fukushimak bihurtu nau indar nuklearren aldeko”.

Monbiotek arrazoi baldin badu, arrazoi osoa dute Japoniako herritarrek Fukushimako krisia txintik atera gabe jasateagatik. Asko aipatu da zein eraman handikoak diren japoniarrak, xintoismoaren eraginagatik omen. Badira, aldiz, uste dutenak herritarren konformidade horrek halako zen espiritu orokortu batekin baino gehiago daukala zerikusia energiaren lobbyek ezarritako desinformazioarekin.

Frantzian Rue89 hedabide digitalean Mathieu Gaulène kazetariak “Marrazki bizidunak, museoak... Lobby nuklearrak manipulatzen ditu japoniarrak” artikuluan deskribatu du zein zorrotz kontrolatzen duten nuklearrei buruzko informazioa hango korporazioek.

Japoniako argindarraren jabe diren enpresek propagandarako gerra-makina daukate antolaturik, hiru lobbytan mamituta. Bata, Japoniako Industria Atomikoaren Foroa (Jaif, ingelesezko siglengatik): honek kudeatzen du Fukushimako istripuari buruzko informazioa, Japoniako Segurtasun Nuklearraren Agentziaren (Nisa) eta zentralaren jabea den Tepcoren bidez.

Bia, Japoniako Energia Atomikoaren Harremanetarako Erakundea (Jaero) okupatzen da nuklearren aldeko promozio kanpainez, batik bat haur, gazte eta emakumeei begira antolatzen dituztenez. Kultura nuklearra hedatzeaz, alegia. Eta hirugarren lobbya, Argindar Konpainien Federazioa (FEPC), beste jarduera askoren artean egunkarietan, telebistan eta gainerako hedabideetan publizitatea kontratatzen duena.

Mathieu Gaulènek artikuluari itsatsirik eskaintzen ditu atomikoaren patronalak zabaldutako bi publizitate spot, marrazki bizidunezkoak biak. Lehenengo bideoan, familia lasai dabil ur ertzean igande pasan, aintziratik munstroa azaldu zaienean; baina hasieran munstro beldurgarria zirudienak esango die oso maitekiro: “Ez naiz gaiztoa, ez dut C02rik isurtzen”, agur esan eta berriro uretara joan aurretik.

Beste bideoan, pinguinoa negarrez mintzo zaio mutiko protagonistari: “Izotzak urtzen ari dira klimaren aldaketagatik”. Baina mutikoak lasaituko du: “Laster ez dira gehiago urtuko nuklearrei esker, ez dute-eta CO2ik isurtzen”.

Gainerakoan, industria atomiko japoniarrak usatzen ditu munduan erabilitako propaganda tresna antzekoak: atomo zibilaren museo bat dauka Rokkasho-mura herrian ikusgai, zentraletara bisita gidatuak antolatzen ditu, eta abar.

Gaulènek aipamen berezia egiten dio hizkuntzari, lobby nuklearrek zinez lantzen duten gaia delako. Egia esan, Euskal Herritik atera beharrik ez dago kazetarien artean arrakasta lortu (erosi?) dutela ohartzeko. Isuri erradiaktiboak “ke” edo “lurrin” bihurtu dira, kasik ez da entzuten kutsadura hitzik...

Justu honetan, atomikoen patronalaren manipulazioan, egiten du tupust kronika honen hasieran aipatu Monbioten tesiak. Hain ona baldin bada, zertarako herritarrak manipulatu? Ala jendea zozoa denez teknokraziaz agintzea erabaki da? Korporazioen diktaduratik uste baino hurbilago gaudeke.

Informazio gehiago:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lemoizko zentral nuklearra
2023-06-02 | Hala Bedi
Waldo, Eguzki
“Gladys bezalakoei esker, gaur egun ez dugu nuklearrekin arazo larri bat Euskal Herrian”

"Larunbatean Gladys gogoratu eta borrokan jarraitzeko gogoak ditugula ospatzeko bilduko gara", adierazi dute antolatzaileek.

 


2022-10-24 | ARGIA
Lemoizko zentralean sartu eta “trantsizio ekologiko justua” aldarrikatu du Sortuk

Militante batzuk zentral nuklearrera sartu dira, eta bi pankarta zintzilikatu dituzte: greenwashig-aren aurkakoa eta energiaren “trantsizio ekologiko justua”ren aldekoa. Sortuk neoliberalismoari egotzi dizkio egungo krisiak, eta premiazkotzat jo du “180 graduko... [+]


Lemoiz eta Superphénix gelditu!

Bilbo, 1977ko uztailaren 14a. 200.000 pertsona bildu ziren Lemoizeko zentral nuklearraren proiektua geldiarazi zezaten eskatzeko. Bi aste geroago Europa osotik joandako 60.000 lagun bildu ziren Frantziako Estatuko Creys-Malvillen abian jarritako Superphénix erreaktorearen... [+]


Gladysen memoria, bizi-bizirik 43 urte geroago

Aurten ere Gladys del Estal omendu dute Donostian, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak antolatutako ekitaldian. 43 urte pasatu dira guardia zibil batek Tuteran tiro bat buruan jota hil zuenetik, energia nuklearraren eta Bardeako tiro poligonoaren kontrako mobilizazio baten... [+]


2021-07-23 |
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Ingurugiroa eta energi nuklearrari buruz, Jose Allenderi elkarrizketa
Jose Allende: "Ingurugiroa Ahazteak Bortxa Gehiago Dakar"
Lore bakar batetan posatzen ez den erlea dugu Jose Allende. 'Zentral nuklearren kokatze politika' barazko tesia egitenz gain, lurralde... [+]


2021-07-23 | Joxe Mollarri
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Jaume Morron, Kataluniako Antinuklear Batzordeetako partaideari elkarrizketa
PSOEren Plan Energetiko Nacionala UCDrena Bezain Atzerakoia Da
Jaume Morron "Lemoiz Geldituta Dago, Ez Apurtuta"
Hori da Lemoizen aldeko eta kontrako guziok PEN berria irakurrita esandakoa... [+]



Net Hurbil: Piztu dezagun Lemoizko zentrala ekologiagatik
Mendebalde osoan zentral nuklearrak dauzkaten enpresak diru asko ari dira xahutzen herritarrek energia atomikoaz duten iritzia aldarazteko. Oraingoan, ekologisten argudioak nahi dituzte berenganatu, nuklearrak justifikatzeko. Ale batzuk konbentzitu eta beste zenbait erostea... [+]

2020-11-12 | Juan Mari Arregi
Lemoiz gelditu!

Jose Luis Zumetak, Vicente Ameztoyk eta Carlos Zabalak duela berrogei urte nuklearren aurkako jardunaldi batzuetarako margotu zuten Lemoiz Gelditu horma-irudia erakutsiko da Bilboko Arte Ederren Museoan. Autokritikarik egin gabe, EAJko sailburu batek aurkeztu du.


'Lemoiz gelditu' murala
Herri mugimenduarentzat sortutakoa, herritarren esku

Euskal Herrian eraiki nahi zituzten lau zentral nuklearren aurkako borroka babesteko, Jose Luis Zumetak, Karlos Zabala Arrastalu-k eta Bixente Ameztoik Lemoiz gelditu horma-irudia sortu zuten 1980an. Duela gutxi, Bilboko Arte Ederren Museoari eman diotela argitaratu zuen... [+]


Lemoizko nuklearraren inguruko isiltasun lotsagarri hori

La Parisienne Liberée kazetari, artista eta ekintzaileak irailean plazaratu duen Le nucleaire, c’est fini liburuak (“Nuklearra, izorratuta dago” itzul genezake libreki edo “Akabo nuklearra”) honela dio atzeko azalean: “Industria... [+]


'Ez, eskerrik asko' dokumentalaren estreinaldia
Oroimenerako eta transmisiorako ariketa

Ostegunean estreinatu dute Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa dokumentala Donostian. 1970eko eta 80ko hamarkadetako energia nuklearraren aurkako borroka du hizpide. Tartean, Gladys del Estalen bizitza: poliziak tiroz hil zuen 23 urteko gazte donostiarra. Hil zutenetik 40 urte... [+]


2019-12-07
Antinuklearrekin Elkarrizketa
Hilketa Baten Inguruan

Egun hauetan gertatukoarekin artikulu bat idazteko baino, enziklopedi oso bat idazteko gaia badago. LEMOIZko zentrala dela eta ETAk Joese Mª Ryan injiniadorea bahitu zuen.
Berehala egin zuten eskabidea: injiniadorearen truke Lemoizko zentrala desegitea eskatzen zuten... [+]


“Historiarekin bat datorren erabilera” eskatu du Eguzki talde ekologistak Lemoizko zentralerako

Daborduko Eusko Jaurlaritzaren esku dago Lemoizko zentral nuklearra izango zenaren lur-eremua, eta haren geroaz zalantzak agertu ditu Eguzkik. Ematen zaion erabilera publikoa izan dadila eta betiere lehengoratzeagaz bat egin dezala eskatu du talde ekologistak. Sarritan aipatzen... [+]


2019-10-09 | ARGIA
Alfonso Etxegarairen itzulerari buruzko dokumentala egiteko herritarren laguntza ekonomikoa eskatu dute

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta eta irailaren amaieran jakin zenez, Euskal Herrira itzuli berria da. Itzulera hori kontatu nahi du Caminho longe dokumentalak eta horretarako herritarren diru-ekarpenak jasotzen ari da.


Eguneraketa berriak daude