Unidas Podemosen banaketatik Iñigo Errejonek sorturiko Más País alderdiak zerrenda bakarra aurkeztu du Hego Euskal Herrian, Bizkaian. Lurralde horretan ateratako emaitzekin kritiko mintzatu da bere hautagai Txema Urkijo.
"Emaitza txarrak izan dira, guztiz txarrak", esan du argi eta garbi Urkijok. Hala ere, emaitza horiek azaltzeko orduan hainbat arrazoi eman ditu, tartean alderdi berria izatearena: "Alderdi berri bat gara eta erlojuaren kontra aritu gara gure burua ezagutarazteko".
Bestetik, Más Paíseko ordezkariak hauteskundeak errepikatzearen inguruan ere hitz egin du eta Espainian eskuin muturrak ateratako emaitzek erakusten dute deialdiaren "porrota". "Ez dugu ezer irabazi, eta lehen geunden tokian gaude", esan du Urkijok.