argia.eus
INPRIMATU
Txekiar Errepublikak 6.000 preso baino gehiago askatuko ditu
  • Txekiar Errepublikako konstituzioaren 20 urteurrena ospatzeko Vaclav Klaus presidenteak jakinarazi duenez delitu arinak dituztenei, zaharrei eta prozesu judiziala zortzi urte baino gehiago luzatu zaienei emango die askatasuna.

Josu Urtubia @otxua 2013ko urtarrilaren 07a
Vaclav Kaus Txekiar Errepublikako presidentea.

Horiez gain amnistia emango zaie, etxe barruko arrastatzea dutenei edo gizarte lanak egitera kondenatuta daudenei. Guztira 28.000 pertsona izango lirateke kasu honetan. Bestalde, Ladislav Jakl presidentearen idazkariak jakinarazi duenez 12 urtetik gorako kondena duten presoei eta ustelkeria kasu handiei ez zaie emango amnistia.

Erabakia asko kritikatu dute eta Auzitegi Konstituzionalak eskaera bat jaso dezake datorren astean senatuko alderdi guztietako kideek sinatutako amnistiaren zati bat bertan behera uzteko eskatuz, Alena Dernerova Severocesi taldeko kideak Txekiar Errepublikako notizia agentzi ofizialari adierazi dionez.