Xabier Amuriza: "Bertsotan drama ezin da gratuitoa izan. Gaira natural ez badatoz, ezin ditu norberak motiboak asmatu, bertsoari indarra emateko. Asmazioak izan behar du bere egiatasun eta sinesgarritasuna. Artifiziala denean, suspentsoa da, bertsoari indarra eman beharrean hustu egiten baitio". (
Larrun, 95.zenb, 2005/12/11)
Jokin Sorozabal: "Gazteei aholku bat eman beharko banie ez nieke txapelketa bat nola prestatu esango, nik ere ongi jakin ez dudalako eta beraiek nik baino hobeki dakitelako jada. Esango nieke ez uzteko beraien buruak gehiegi
akademizatzen -hitzaren zentzu apalenean hartuta- eta nork bere nortasunaren bila erretzeko indarrak".
(
Larrun, 95.zenb, 2005/12/11)
Jon Sarasua: "Bertsolariei darien bertsogintzaren ezaugarri kualitatiboei begira nago. Nortzuk diren lehiaren zoriak hanpatuak, nola diharduten, zer duten esateko (...) Uste dut kualitate horietan ari garela etorkizuna jokatzen".
(
Larrun, 95.zenb, 2005/12/11)