Txapelaren (d)ama

  • Apirilaren 1ean Gasteizko Principal Antzokian Oihane Pereak jantzi zuen laugarrenez txapela. Asier Otamendiri puntu bakarra atera zion. Beste lau finalistak, puntuaketen ordenean, hauexek izan ziren: Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez.


2017ko apirilaren 03an - 14:30
Oihane Perea, Arabako txapeldunaren agurra kantatzen. Argazkia: Iñaki Tena / Bertsozale Elkartea.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta hogeitalau. Hazi da zazpigarren alaba. 600 lagunetik gora batu ziren larunbatean Arabako Bertsolari Txapelketako finalean, Gasteizen. Zenbat buru, hainbat apuru; baina, usteak erdi ustel, ez zuten haria galdu bertsolariek, eta armiarma sarean harrapatu zituzten entzuleak. Hitzekin kilimak egiteko prest agertu ziren Oihane Perea, Asier Otamendi, Manex Agirre, Xabi Igoa, Iñaki Viñaspre eta Serapio Lopez. Zaleen festa gosea ere agerikoa zen: butakek baino pankartek dotoretzen zuten aretoa, eta animo-oihu artean jaso zituzten gai-jartzaileak eta epaileak ere.

Bertsolari guztiek egin zuten saio ona. Aintzane Irazusta aurkezleak Igoa eta Viñaspre heroinazale ohien azalean jarri zituen, parkeko xiringei so. “Nire kasua kontatuko dut parke hontatik hasita/ ze arazoa ez da konpontzen inoiz begiak itxita” hasi zuen saioa Igoak. Viñasprek argi azaldu zion: “...behar zaie irakatsi/zaldi gainean hilerriraino baino ezin dela iritsi!”. Heriotza duina nahi zuen alabaren guraso izan ziren Perea eta Agirre. “Pertsonak nahi du, baina ai, aitak ez dio egiten uzten”, aitortu zuen Agirrek. Gogortasun eta goxotasunetik erantzun zion Pereak: “Ene maitea, zuk badakizu, orain egin behar duguna/demostratzea gure alabari benetako maitasuna”. Zortziko txiki eta puntu erantzunen ondotik seiko motzean lehertu zen barrez aretoa. Aho bete hortz utzi zuen jendea Lopezek Igoarekin izan zuen irtenaldiak. Zaharren egoitzako bi agure ziren, barrez hastean ohartu ziren batak bestearen hortzeria postizoa jarri zuela. Ahoskatu gabe kantatu zuen Lopezek azken puntua: “Hortzeria dut aldatu/eta zer zaidan gertatu/Aizu, Xabier, ezin dezaket ondo ahoskatu!”. Otamendi eta Pereari arropak lapurtu zizkieten urtegian bainatzen zeudela. Viñaspre eta Agirre, berriz, zoologikoan ohartu ziren tximuen keinuak ikusita haien antza handia zutela. Agirre fin ibili zen, eta saioaz gain, bakarka ariketa ederra osatu zuen, GKEn lanean arituta: “Barrua askatzera joaten gara inoiz atzerrietara/hura aldatu gura badugu, geu aldatu behar gara”.

Hala, txapelaren (d)ama da larunbatetik Perea, laugarrenez. Otamendirekin jokatu zuen buruz-burukoa; eta, beraz, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian abestuko dute. Seriotik, umoretik eta bihotzetik josi zuen saioa Pereak. Fikzioari errealitatetik heldu zion kartzelakoan. Aspaldiko partez kalera atera zarete, zioen gaiak. Aste honetako bizipena kontatu zuen, amak oporretan iktusa izan baitzuen. Poz eta negar malkoak, txaloak... eta txalo gehiago. Bukatu da txapelketa baina ez da teloia jaitsi, bertsoa hasi baino ez da egin.

 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-07-10 | Bertsozale.eus
Librean zein gaiekin, ideologiaz zein bertso-eskoletako lanketaz

Iragan asteko ostegun eta ostiralean burutu zen ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ ikastaroa; 50 lagun elkartu dira jardunaldietan bertsoaren inguruko gaiez gogoeta egiten.


2024-06-28 | Bertsozale.eus
Irailaren 14an hasiko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, Urretxun

Hiru hilabete iraungo ditu txapelketak eta finala abenduaren 14an jokatuko da Donostiako Illunben. Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri.


2024-06-26 | Bertsozale.eus
Oier Iurramendi izango da Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko koordinatzaile nagusia

Berregituraketa urtea dugu aurten Bertsozale Elkartean: martxoan lehendakaritza taldea berritzearekin bat, koordinatzaile lanpostua sortzeko erabakia hartu zuten bazkideek Batzar Nagusian. Lanpostu horretara heldu berri da Oier Iurramendi Etxeberria (Donostia, 1990), baina ez da... [+]


Maider Arregi
“Parafernalia eta politika ere bai, baina guk bertsotan egiten dugu”

Iaz, Señora Sariketa irabazi zuenean, Maider Arregik “inporta zaizkion jendea eta kausak” aipatu nahi izan zituen agurrean:Infernu auzokoak, bollerak, marikak, AHTren kontra dabiltzan lagunak, okupazioaren aldekoak…”. Horiek denak eta... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


2024-06-07 | Bertsozale.eus
Portugaleten izango da IV. Señora Sariketa, ekainaren 8an

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgarritasuna du helburu ekimenak; zortzi bertsolarik hartuko dute parte aurtengo edizioan.


2024-04-09 | Bertsozale.eus
Apirilaren 25ean hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea hastera doa: 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.


2024-04-08 | Cira Crespo
EUROPAKO TXIKI(TU)AK
Bertsolari ijitoak


Aroa Arrizubieta txapeldun

Manex Agirre txapelaren ertzean


Larunbatean izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala

Gasteizko Printzipal Antzokian izanen da Arabako Bertsolari Txapelketaren finala, 17:30ean. Ez da inoren estreinako aldia izango finalean.


2024-03-04 | Bertsozale.eus
Asier Otamendik irabazi du Dulantziko finalerdia eta finala erabakita geratu da
Larunbat honetan jokatu da bigarren eta erabakiorra izan den finalerdia Dulanziko Kultur Etxean. Asier Otamendik bereganatu du martxoaren 16an jokatuko den finalerako bigarren txartela.

Onintza Enbeita
“Honetan guztian egon nahi dut, hau guztia ukatu zaigun garaian ere egon naizelako”

Hamahirugarren Bizkaiko Bertsolari Txapelketa eta bederatzigarren finala izan ziren iazkoak Onintza Enbeita Maguregirentzat (Muxika, 1979). Irautearen esfortzua eta poza ederki ezagutzen ditu, bertsotan zein handik kanpo, eta horri esker dago dagoen lekuan. Irauteko aldatzeari... [+]


Eguneraketa berriak daude