Iruñeko Txantrean, Arrotxapean, Sanduzelai eta Mendabalean hiri-baratzeak egonen dira 2018an

  • 10.000 euroko inbertsioa eginen du Iruñeko Udalak baratze bakoitzean, lehen urtean, lurra egokitzeko eta materiala erosteko. Horrez gianera, datozen urtetarako, gehienez ere 500 euroko aurrekontua izanen dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 19an - 09:48
Iruñeko Piparrika baratzea iaz inauguratu zenean. (Argazkia: Piparrika) Iruñeko Piparrika baratzea iaz inauguratu zenean. (Argazkia: Piparrika)

2018 lau hiri baratza berri egonen dira Iruñean: Txantrean, Arrotxapean, Sanduzelain eta Mendabalean, hain zuzen ere. Jada martxan dagoen Alde Zaharreko Piparrika baratzarekin batera, bost dira, beraz, hiri baratza proiektuak; eta, aurrerago begira, litekeena da seigarren bat ere zabaltzea, Buztintxurin, hain justu.

10.000 euroko inbertsioa eginen du Iruñeko Udalak baratze bakoitzean, lehen urtean, lurra egokitzeko eta materiala erosteko. Horrez gianera, datozen urtetarako, gehienez ere, 500 euroko aurrekontua izanen dute, beharrezkoak diren mantenu lanak egiteko.

Piparrikaren ereduari segika

2016an abiatu zen Piparrika huraxe izan zen lehen proiektua eta gaur, oso balantze positiboa egin dute: 28 bisitaldi gidatu izan dira, ikastaroak, jardunaldiak eta gidatutako ibilbideak, tarteko, eta, orain, hiru lan talde mantentzen dira martxan.

Baratze berriak prest

Bestalde, aurtengo baratze berriei dagokienez, Txantrean Krispilak elkarteak eskaturiko hiri-baratzea da bide luzeena egin duena eta laster jarriko dute martxan; Alemanesen zonaldean egonen da, Aita Adoain eta Arga ibaiaren ondoan. Donibanekoari dagokionez, Irantzuko monastegiaren plazan kokatuko dute. Arratxapekoa, Unión Deportia Cultural Rochapearen parean. Gainontzekoan, Mendebaldekoa non egonen den oraindik ez dago erabakita.

Baratza eredua goratu dute Iruñeko Udaletik: "komunitarioa eta ekologikoa", Armando Cuenca zinegotziak esan duenez.

Albistea hau Euskalerria Irratiaren webgunean argitaratu da eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzea/Ortua
2025-01-08 | Nicolas Goñi
Nola bihurtu lurzoruak klimaren laguntzaile?

Muturreko lehorte eta euriteak normaltasun berria bilakatu zaizkigu. Areagotzen dituzten kalte ekonomiko eta ekosistemikoen artean, laborantzak pairaturikoak ez dira txikienak. Bereziki, lehorte garaietan zaluegi idortzen diren edota eurite handietan ur guzia xurgatu ezin duten... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Xiberoko kolektiboa
Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko

Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


“Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko”

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-03-14 | Estitxu Eizagirre
“Amama harro legoke, nahiko luke landareetan izan genuen aberastasun horretara iristea egun gure lurra”

Onintza Enbeita bertsolaria da, kazetaria, parlamentari ohia... eta baratzezaina ere bada. Hiru ahizpek dituzte unibertsitateko ikasketak, eta duela dozena bat urte erabaki zuten etxean beti ezagutu duten baratzeari eta azokan saltzeari berriz ekitea. Mattin Jauregik Egonarria... [+]


2022-04-20 | Jakoba Errekondo
Jan eta bizi

Nahitaezkoa beharko luke hiri hondakinetan organikoa bereizi, luartu eta lurrari bueltatzea; hil ala bizikoa.


2021-09-01 | Jakoba Errekondo
Tipula kordan Euskal Herria alderik alde

"Mina da mina, ez da piparra; gonak dauzka eta ez da andrea; bizarrak dauzka eta ez da gizona”. Kandido Izagirre fraideak jasotako asmakizun bat da. Erantzuna berak dioen bezala: kipulia. Tipula edo uinua, Allium cepa, oraintxe ari da makurtzen. Lur azalean erdia... [+]


Marta Barba. Sustraiak eskuetan
“Baratzean ere, kontroletik ihes egiten duena interesgarria da”

Zirimiri pixka bat dabil, orain bai, orain ez, baina tenperatura atsegina dago eta kanpoan egin dugu elkarrizketa. Aulkiak igo ditugu etxe ataritik goiko zelaiko mahaira. Argik ere gurekin egon nahi izan du. Bukatu dugunerako ez du euririk izpirik ari. Zakurrak aldamenean... [+]


2020-11-18 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Baratze bat

Hiri handitik ezin ateratzeak ernatu du nigan berde behar bitxi bat, orain artean sekula ezagutu gabea. Ados, beti izan zait atsegingarri berdetasuna begiestea mendian, basoan, golf zelaian, baina oraingo hau da, seguru obligazioak behartua, ia-ia bitala, arnasten dugun airea... [+]


AEB-etan ia ez dago baserritar beltzik, baina ez da beltzek soroak maite ez dituztelako

AEBetako hiri baratzeei buruzko erreportajeetan jende beltzik ikusi baduzu seguru izan dela bazterketa sozialari aurre egiteko edo ezintasunen bat duten pertsonak bergizarteratzeko programaren baten baitan. Baina beltz bat abeltzain edo gari soro baten jabe? Aldiz, historian ez... [+]


Eguneraketa berriak daude