Txantrean, Atarrabiako Etorbidean apustu etxea zabaltzeko asmoa ezagutu dute Iruñeko auzo horretako bizilagunek. Ostiralean auzo batzarra deitu dute, egoeraren berri eman eta negozio hau ez zabaltzeko neurri eta mobilizazioak antolatzeko.
Albistea asteartean ezagutu zen. Txantreako erdigunean, Atarrabiako Etorbidean, Munduaren parkearen ondoan, apustu etxe bat zabaltzekoa asmoa du enpresa batek. Hautatutako lokala gainera, auzoan sona eta historia handikoa, Ciclos Larequi denda zaharra zegoen tokia. TX Bizi, Txantrean Auzolan eta Arga Bizilagunen Elkarteak auzo batzarra deitu dute ostrial honetan, arratsaldeko 19:30ean, Txantreako bizilagunei egoeraren berri eman, informazioa partekatu eta apustu etxearen ezarpena nola geldituko duten erabakitzeko.