Nafarroako errealitate desitxuratua erakusten dutela salatu du UPN, PP eta Cuidadanos alderdiek osatzen duten koalizioak. Ikastolen Elkarteak agerraldia gaitzetsi du.
“Sorgin ehizarik ez dugu egin nahi. Baina…” Horrela amaitu du Iñaki Iriartek agerraldia, eta ongi laburbiltzen du gaur (irailak 17) alderdi eskuineko hirukoaren prentsaurrekoaren zioa. Nafarroako ikastetxe publikoetan eta Ikastoletan erabiltzen diren Txanela eta Ekia proiektuetako testu liburuak dira atera dituztenak, eta pantaila batean, liburuetan azaltzen diren mapak, irudiak eta testuak erakutsi ditu Iriartek.
Hezkuntza kontseilariari errealitate instituzionala errespetatzen dituen liburuak erabiltzeko eskatu dio. Erantzunaren arabera, neurriak hartuko dituzte. "No es nuestra intención hacer una caza de brujas" pic.twitter.com/m7dPvLvCbE
— Lohizune Amatria (@LohiLorit) September 17, 2021
Nafarroa Euskal Herria herrialdearen barruan kokatzen duten liburuak salatu dituzte behin:
— Lohizune Amatria (@LohiLorit) September 17, 2021
"Los centros no deben servir para hace proselitismo de una realidad" pic.twitter.com/eGd3diRSEA
Horien artean, Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko Udalako eledunaren Amets urratua historia komikia aipatu dute. Haur eta gazteei Nafarroako errealitate desitxuratua erakusten dietelakoan. Hezkuntza departamentura eta PSNra bideratu du salaketa, eskatuz neurriak har ditzatela testu liburuak erabili ez daitezen.
Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariak agerraldiaren asmoa gaitzetsi du, sare sozialen bitartez. Erasoak ziklikoki errepikatzen direla ekarri du gogora.
"Nafarroako errealitatea desitxuratzen" duten eskola liburuen inguruko agerraldia egin du NA+k. Txanela eta Eki proiektuak mahai gainean ipini dituzte,
— Koldo Tellitu (@KoldoTellitu) September 17, 2021
Berriro ere gure ikasmaterialei eraso, zikloki errepikatzen den istorioa... aski da!@EHIkastolak @ikaselkar @NafarIkastolak pic.twitter.com/7NPhohGsAb