argia.eus
INPRIMATU
Txalo eta oihu artean egin du aurrera Jaizkibel konpainiak hogeigarrenez
  • Ohi baino plastiko beltz gehiago zeuden alarde parekidearen ibilbidean. EH Bilduk eta Ahal Duguk harrera egin diete udaletxeko sarreran.

Jon Ander De la Hoz Arregi @delarregi 2016ko irailaren 08a
Hondarribiko Kale Nagusian plastiko beltzek mezuak zeramatzaten. [Argazkia: @Podemos_euskadi]

Irailaren 8a egun seinalatua bada hondarribiarrentzat, are bereziagoa da aurtengoa Jaizkibel konpainiako kideentzat: alarde parekideak 20 urte bete ditu. Ohi bezala, goizean goiz kantinera jaso ostean ekin diote ibilbideari, 08:20ean. Zumarditik atera dira.

Aurten, euriaz gain, ohi baino plastiko beltz gehiago aurkitu dituzte ibilbidean. Alameda jatetxetik Kale Nagusira bitartean ere bazeuden batzuk. Behin Kale Nagusian sartuta, ertzain, txalo, txistu eta oihu artean egin dute Arma Plazarainoko bidea.

Udaletxe parean Jaizkibel konpainiari harrera egin diote EH Bildu eta Ahal Duguko ordezkariek. Tartean ziren, besteak beste, Maddalen Iriarte eta Xabier Isasi koalizio soberanistako kideak. Behin Arma Plazara iritsita, jeneralak konpainiaren egoera aztertu desfilearekin jarraitzeko agindu du. Nabariagoak izan dira babes keinuak alde zaharrean behera.

Sainduan amaituko dute goizeko ibilbidea, eta bertatik abiatuko dira arratsaldean ere. 16:50ean dute hitzordua.

@maddaleniriarte
@ehbildu
@arartekoa