argia.eus
INPRIMATU
Txaber Altubek irabazi du Ortuellako kanporaketa Bizkaiko Bertsolari Txapelketan
  • Gorbea aretoan jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketa urriaren 16an; finalaurrekoetarako txartela lortu du Abadiñokoak.

Bertsozale.eus @bertsozale 2021eko urriaren 18a
Argazkia: bertsozale.eus.

Areto bete bertsozale batu dira Ortuellako Gorbea aretoan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako hirugarren kanporaketan. Sei bertsolari igo dira gaur ere oholtzara:

Asier Alcedo Cano

Garikoitz Sarriugarte Onaindia

Julen Ibarguengoitia Ordorika

Mikel Retolaza Etxebarria

Peru Vidal Gurrutxaga

Txaber Altube Sarrionandia

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Txaber Altube izan da puntu gehien batu dituena, 484,5 puntu. Beraz, Larrabetzuko finalaurrekoan kantatuko du abenduaren 4an. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Txaber Altube Sarrionandia.........484,5

Mikel Retolaza Etxebarria...........457

Julen Ibarguengoitia Ordorika.....446

Peru Vidal Gurrutxaga................433

Garikoitz Sarriugarte Onaindia....416,5

Asier Alcedo Cano.......................403,5

Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia Kareaga aritu da. Epaileak, ostera, hurrengo seirak izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.