argia.eus
INPRIMATU
BIDEOA | Tuterako Osborne zezena bota du Ernaik
  • "Espainolismoa goratzen duen sinbolorik" ez dutela nahi adierazi dute antolakundeko kideek. Euskal Herri antifaxista aldarrikatzeko ekintza izan da Nafarroan gelditzen zen azkenengo zezena botatzea, ekintza zuzenaren bideoa zabaltzearekin batera.  

Leire Ibar 2024ko urriaren 10
Osborneko zezena eraisten. Ernai

N- 121 errepidean kokatzen den Osborne zezenaren figura saboteatu du Ernaik. Urriaren 12an, larunbatean, Tafallan antolatu du mobilizazioa, Euskal Herria antifaxista irabaztera lelopean. Hispanitatearen egunean "ospatzeko ezer ez" dutela garbi adierazi dute.

Mobilizazioa eguerdiko 13:00tan aterako da Tafallako San Frantzisko plazatik. Tafallako kaleak zeharkatu ondoren plazan amaituko da berriz, bertan "Nafarroa Berriz Altxa!" akustikoaren eta ekitaldi baten ostean, hitzartzea egingo dute Tafallako eta Tuterako bi gaztek, zein ernai Nafarroako bozeramaileak.

Ez da lehen aldia zezen hori botatzen dutela. Azken aldiz, 2015ean ere bota zuten Ernaiko kideek, azpiko bideoan ikus daitekeenez. Arabako Ribabellosan beste zezen bat geratzen da.