Euskara eta euskal kultura sustatzeko osatu dute Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma. Asteburuan egin dute lehen ospakizun-festa. Erriberan euskaraz bizi nahi dutenei aukerak ematea da plataformaren xedea.
Euskara sustatzea du helburu Tuterako Euskararen Aldeko Plataforma sortu berriak. Erriberako herritarrei aukerak eman nahi dizkiete euskaraz bizitzeko. Larunbatean ospakizun handia egin zuten, jai giroan ospatu zuten eguna. Bide batez plataforma sortu berria aurkeztu zuten. Argia ikastola, AEK, Arrigarai euskaltegia, Beteberri peña, A ereduan irakasle lanetan ari direnak eta gazteak bildu dira plataforma horretan.
AEKko kidea den Iñaki Bakrorekin mintzatu gara Irrintzi Plaza saioan.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.