argia.eus
INPRIMATU
Turkiako poliziak Istanbulgo Taksim plaza indarrez hustu du
  • Istiluen aurkako poliziak Istanbulgo Taksim plaza hustarazi du. Poliziak negar gasak eta ur kainoiak erabili ditu.

Lander Arretxea @larretxea 2013ko ekainaren 11
Manifestarien ordezkariekin biltzeko prest dagoela adierazi du gaur Erdogan Turkiako presidenteak (Argazkia: Yannis Behrakis)

Goizean goiz inguratu du Taksim plaza Turkiako poliziak eta plaza husteari ekin dio barrikadak gainditu ostean. Istiluak sortu dira polizia eta plazan bildutakoen artean. Turkiako gobernadoreak twitter bidez adierazi du Gezi parkean daudenak ez dituztela ukituko.

Herritar bat larriki zauritu zuen poliziak atzo, buruan tiroa jota. Garun heriotza egoeran dago eta makinen bitartez mantentzen dute bizirik. Hilko balitz, lehengo astean istiluak hasi zirenetik hirugarren hildakoa litzateke. 27 urteko gaztea zauritzen duten uneko irudiak zabaldu ditu zenbait hedabidek.