argia.eus
INPRIMATU
Turkiak harresi bat eraiki du Siriarekin duen mugan, errefuxiatuei sarrera eragozteko
  • Azkenaldian hizpide izan da Trump Estatu Batuetako presidenteak Mexikoko mugan eraiki nahi duen harresia. Baina estatubatuarra ez da bere herrialdearen mugak hormigoiarekin babestu nahi dituen bakarra: Turkiako gobernua murru bat eraikitzen ari da Siriarekin duen mugan, gehiengoa Kurdistango lurretan, errefuxiatuen sarrera eteteko. 2017ko udan amaituta egongo dela iragarri dute herrialdeko autoritateek.

Ane Eslava Serrano @eslavaane 2017ko otsailaren 03a
Turkiaren eta Siriaren arteko muga. (ARG.: REUTERS)

Siriaren eta Turkiaren arteko muga puntu gatazkatsua da aspalditik. Siria gerra zibilean sartu zenetik kaosaren ihesbide izan dute muga hau siriar askok, eta ez dira gutxi izan han gertatutako istiluak. Adibide gisa, 2015 urtean gerratik ihesi zihoazen 100.000 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten Turkiako segurtasun indarrek puntu honetan.

Gatazka dela eta, Turkiako autoritateek harresi bat eraikiko zutela jakitera eman zuten, haien esanetan “Daeshen eta PKKren mehatxuei” aurre egiteko. 2015eko uztailan Suruq mugako herrian gertatutako atentatu baten ondorioz hartu ei zuten erabakia, Daesh-en eraso suizidak 33 hildako utzi zituenean.

Harresiaren lehenengo sekzioa eraiki dute dagoeneko, Idlib probintzia siriarraren mendebaldean. Zazpi metroko eta zazpi tonako hormigoi blokeekin osatuta dago eta alanbre arantzadunarekin sendotuta, eta paretaren inguruan mina zelaiak daude.

KurdisCast elkartasun komiteak Twitter bidez zabaldutako argazkiak: