Kurdistanen udaberri hasieran ospatzen duten Newroz jaialdian egoteko asmoarekin, euskal talde bat bertara joan zen duela bi aste. Eta joan den ostegunean jarkin genuen Turkiako poliziak atxilotu egin zuela horietako bat, Eduardo Izarzugaza, hain justu.
Kontrol batean atxilotu zuten eta epailearen aurretik pasa ondoren, Turkiatik kanporatu zuten. Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratien artean egiten duten Hizpidea magazinean, Izarzugazarekin hitz egin du Igor Goikolea esatariak.
Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.