Bilboko Alde Zaharreko auzokideak asteazkenean manifestatuko dira turistifikazioaren kontra. 'Auzoa ez dago salgai' leloarekin Unamunotik hasiko da protesta urtarrilaren 31 asteazkenean 19:30ean.
Bihotzean elkarteak eta Sos Alde Zaharra plataformak prentsaurrekoa eman eta manifestazioa iragarri dute . Alde Zaharreko bizi lagunak kezkatuta duade turistifikazio prozesuagatik. Auzotarrena beharrean, turistena bihurtzen ari dela salatu dute.
Egoerari aurre egiteko elkarte berri bat sortu dute. Hiru esparrutan ikusten dute arazoa nagusiki: Etxebizitzaren arazoan, espazio publikoaren pribatizazioan eta merkataritza txikian.
Bilbo Hiria irratiko kideak prentsaurrekora joan dira eta erreportajea egin dute.
Albiste hau Bilbo Hiria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.