argia.eus
INPRIMATU
Turismoaz pentsatzeko topaketak deitu dituzte Donostian irailaren 29 eta 30erako
  • "Ez garelako turistak gure hirian, turismoaz pentsatzeko topaketa herritarrak irailaren 29 eta 30ean". Herritar talde batek hedabideetara bidalitako oharrean iragarri du hilaren amaierarako jardunaldiak antolatzen ari direla Donostian, Amarako eskoletan.

ARGIA @argia 2017ko irailaren 12a
Deialdiarekin zabaldu duten kartela.

"Turismoaren eragin sozial, ekonomiko eta kulturalen inguruan kezka azaldu dute hainbat eragile sozialek, eta, bide ezberdinak erabiliz, euren proposamenak, protestak eta aldarrikapenak azaleratu dituzte. Eta gu ere ezinegon eta kezka horrekin bat egiten duen donostiar talde bat gara", diote.

Bisitarien gorakadarekin batera Donostian turismoaren inguruko kezkak gora egin duela uste dute, eta fenomeno hau hirian sortzen ari den ondorioak eta aldaketak herritarren eta hedabideen eztabaidagai nagusietakoa bihurtu direla azpimarratu nahi izan dute.

Deialdiaren xehetasun gehiago datozen egunetan emango dituztela jakinarazi dute.