argia.eus
INPRIMATU
Turismoaren ondorioak eta erantzun posibleak aztergai Bilbon
  • Turismoak hiriak eta, batik bat, erdigune eta alde zaharrak eraldatu ditu azken urteotan Bilbon, Donostian eta beste hamaikatxo herri eta hiritan. EH Tourist plataformak ostiralean eta larunbatean antolatu dituen jardunaldietan turismoaren inguruan hausnar egitera gonbidatu ditu hainbat lagun kiritiko.

Uriola.eus @uriolaeus 2017ko abenduaren 01
Argazkia: ehtourist.wordpress.com

"Eredu jasangarrien alde, hiri eta herrien suntsiketa dakarren eredu neoliberalaren aurka" azaldu da EH Tourist plataforma. Orain baino lehen antolatu ditu zenbait jarduera turismoaren ondorioengatik kezkatuta.

Tourist, are you welcome? galdera izango dute abiapuntu Bilbo Zaharreko Kultur Etxean (Urazurrutia 7) bihar eta etzi egitekoak diren jardunaldiek.

Hasteko, ostiralean, Bartzelonako egoera ezagutzeko aukera izango da Assemblea de barris per un turisme sostenible lantaldearen bitartez (18:00). Ondoren, 19:00etan, Euskal Herriko errealitatean murgilduko dira Igor Ahedo, Makel Ormazabal, Asier Basurto eta Amets Jauregizar. Gertutik ezagutzen dituzten kasuak izaki, Bilbo, Donostia eta Bakioko egoera aztertuko dituzte batik bat.

Larunbatean, abenduak 2, Bilbo hiriaren egoera sakonki aztertzea izango dute helburutzat jardunaldiko partaideek. Andeka Larreak eta Alvaro Fierrok (10:00), mahai inguruan, turismoaren ondorioak eta bilakaera izango dituzte hizketagai, turismoaren aurrean instituzioen zeregina EH Bildu, Udalberri eta Goazen Bilbaoko ordezkariek (11:15), eta turismoaren eraginak eta erantzun posibleak hainbat gizarte eragiletako lagunek (12:30). Xake espazioan bazkaldu ostean, 'Zer egin Bilbon?' galderari erantzuten ahaleginduko dira talde gogoeta tailer baten bitartez (16:00).  

Informazio gehiago: ehtourist.wordpress.com 

Albiste hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.