argia.eus
INPRIMATU
Turismoak eragiten duen lan prekarietatearen aurka parodia ekainaren 27an Guggenheimen
  • Bilboko gazte prekarioen Eragin mugimenduak deitu du protestara, 12:00etan. EAJk sustatzen duen turismo eredua gazteen lan prekarioan oinarritzen dela salatuko dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko ekainaren 20a

Eragin-en oharra eta deialdia:

EZ GAITZATELA TURISMOAREN BIDEZ ESPLOTATU!

Uda heltzearekin batera, Bilboko kaleak turistaz betetzen dira. PNVk eta bere komunikabideek turimoa Bilboko salbazioa dela saldu arren, Bilboko auzoetako gazteok argi daukagu hiri eredu hau gazteon lan prekariotan oinarritu egiten dela: zerbitzariak, sukaldariak, zaintzaileak, gidak... Epe laburreko lan tenporalak, gaizki ordainduak, askotan kontratu gabe, mugikorrari itsatsita eta nagusiarekiko menpe egon beharra...

Horregatik, ekainaren 27an, asteartea, goizeko 12:00tan, Guggenheim-eko eskileren beheko partean, Bilboko hiri eredu honek turismoaren inguruan sortzen duen lan prekarioaren kontrako MOBILIZAZIO/PARODIA egingo dugu.

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra