Turismoaren gatazka sasoia inauguratuta geratu da Donostian

  • Ertzaintzak bost lagun identifikatu izanak ez du geldiarazi 'Visit zure auzoa' bisita gidatua Donostiako Alde Zaharrean. Ostegun arratsaldean Turismorik gabeko eguna egin dute. 40 bat lagun bildu dira gaiaz eztabaidatu eta Alde Zaharrean ibilaldi bat egiteko, "turismoak hiria hiltzen du" pegatinak itsatsi bitartean.


2017ko uztailaren 21ean - 10:13
Turismoaren eraginak salatu dituzte Alde Zaharrean barrena.

"Turismoarekin kezkatuta gaude eta batzuk mugitzen hasi gara Donostian. Hitz egin dezagun: zer da turismoa? Zer eragin du gure bizitzengan?". Horrela abiatu dute deitzaile zehatzik ez zuen mahai-ingurua Donostiako Konstituzio plazan, egurrezko aulkiak biribilean jarri eta turistaz inguratuta.

"Pisuen alokairua gora doa, etxe guztien prezioa igotzen ari da, auzokideak ezin dira hemen bizi", hasi da bat. "Gauean zarata handia dago: giriak garrasika, mozkorrak... udan gainera aste osoan gertatzen da hau", dio beste batek. "Udalak antolatzen dituen ekintza kulturalak kanpora begirakoak dira", hirugarren batek.

Gaia herritarren artean eragiten ari den kezkaren isla da hain denbora gutxian botatako argudio sorta. "Auzoko bizitza aldatzen ari dira, horren adibide da Konstituzio plaza hau. Lehen zapata denda, arrandegia, liburutegi bat, aroztegia eta auzotarren eguneroko bizitzari erantzuten zioten komertzioak zeuden, denok ezagutzen genuen elkar. Orain tabernaz beterik dago dena". Argazki konparatibak egitea proposatu du taldeko helduenak.

"Lantoki hauetan lan baldintzak oso prekarioak dira, gazteoi zuzenduta daude eta etekina jende gutxik ateratzen du", jarri nahi izan du mahai gainean batek.

Turismoarekin loturik, hiriaren baketze edo pazifikazioa ematen ari dela aipatu du beste batek. "Agintariak aplikatzen ari diren politiken aurrean protesta egiteko gaitasuna jaisten ari da, jendeak gero eta zailago du auzoan bizitzea, espazio publikoaren inguruko borroka erabat zentrala da".

Aurrekoari lotuta, Donostiako langileak hirian bizi ezin direnez, ondoko herrietara joatearekin batera, horietan ere prezioa igotzen doala aipatu du batek.

"Turismoarekin sustatzen diguten mentalitateari egin behar zaio aurre. Pragako zubirik famatuenera edo Parisko Eiffel dorrera joan eta han argazkiak egiteko gogoa sortzen digute, atzerritarrei hona etorri eta Kontxako barandarekin eragiten dieten era berean. Egin ezazu lan gehiago eta daukazun denbora apurrean joan zaitez gure hoteletara, gure tabernetara eta utzi diru gehiago. Ez bazara kanpora joan porrot egin duzu, mentalitate hori sustatzen digute".

Zer egin fenomeno global eta masibo honen aurrean?

"Turismoak hiria hiltzen du", ideia horrekin ados daude bildutakoak. Horiek dira gerora hotelei eta pentsioei ateetan jarri dizkieten pegatinetako mezua. Pegatina berak erabiltzen ari dira Bartzelona eta beste hainbat hiritan.

Turistek kalean ibiltzea eta auzoan bizitzea oztopatzen dutela aipatu dute batzuek, hiri honetan gaiarekin arazoa dagoela ikusi behar dutela, deseroso sentitu behar direla. Beste batzuek ez dute horren argi puntu hori, ea turista den presionatu behar dena. “Nik ez dut konpartitzen ikusmoldea. Denok gara turista. Turismoaren industria da arazoa. Leku publikoa kentzen, zabor pila sortzen, diruaren kontzentrazioa areagotzen. Hauek esaten diete politikari eta teknikariei zer egin behar duten, ordutegiak eta abar nola arautu. Horiek izan behar dira jopuntuan: etxeen alokairua, agentziak, multinazionalak...", dio.

Eztabaida sortzen duen puntua da. Turistarekin sartzeak norbera interpelatzen duela eta jende askori deseroso horregatik egiten zaiola uste dute batzuek. Azkenerako azpimarratu da ez dutela denek gauza guztietan ados jarri beharrik. Kontua ekitea dela eta elkar errespetatzea.

Bidaiatzearen eta turismoa egitearen arteko ezberdintasunak pentsatu eta bi kontzeptu hauek edukiz betetzeko parada ere mahai gainean jarri da. Zenbatero bidaiatzen dugu? Nora eta nola goaz? Zein da gure logika? Galdera ugari erantzun zain.

Bitartean gaia problematizatzearekin ados daude. Izan "Donostia ez dago salgai", "Donostian lan eta bizi nahi dugu" edo antzeko leloekin. Hori bai, hedabideetan atera nahi bada, ekintzak egin beharra dagoela argi geratu da.

Auzoan barrena bisita gidatua

"Visit zure auzoa" ibilaldia hasi dute 19:00etan. Irizpideak eman dituzte antolatzaileek: "Turistekin gurutzatzean lekua egin, beren argazkietan atera behar bazara, egin irribarre, beraiek dira garrantzitsuenak eta ez enbarazurik egin. Ubarrechena, Arriola eta enparauek zenbat on egin duten ikustera goaz".

Abuztuak 31 kalean egin dute lehen geltokia, Donostia osoan presio turistiko handiena jasaten duten bizilagunak dira kale horretan bizi direnak. Pankarta jarri dute salaketa eginez. Azaldu dutenez, Alde Zaharrean 280 apartamentu turistiko daude , eta gutxienez legez kanpokoa da erdia baino gehiago. 6.000 biztanleko auzoan 1.200 ohe eskaintzen zaizkie turistei.

Kalean dauden hotel eta pentsioen sarreretan pegatina horiak itsasten doaz. Santa Maria elizatik, Bretxa barrura, eta handik McDonalds barnera joan dira zuzenean. Eskaileretan lekua hartu eta Udalarena zen eraikinak multinazionalaren eskuetan nola amaitu duen azaldu du kide batek, aurrez fabrikatutako hanburgesak erostera sartu direnen harridurarako.

Gipuzkoako turismoa sustatzeko bulegoa izan da hurrengo geltokia: Explore San Sebastian Region. Ironiaz betetako hitzartzea egin dute barnean, Donostiako presio turistikoa kanpoaldera nola zabalduz doan aipatuz. Denis Itxasori San Sebastian Region terminoa asmatzeagatik txalo zaparrada eginda atera dira.

Eta kanpoan, sorpresa. Ertzaintzaren bisitak gerarazi du bisita gidatua. “Nork jarri du McDonaldsean pegatina bat? Nor da honen arduraduna?” galdezka hasi eta konturatzerako kide bat identifikatzen hasi dira. Askok mugikorra atera dute eta egoera grabatzen hasi. Identifikazioa zalantzan jarri duen bat identifikatzeko eskatzen hasi dira. Geroz eta jende gehiago Boulevardean, turismo bulegoaren aurrean. DSS2016ren bandera daraman kidea ere identifikatzen hasi dira. Beste Ertzainen auto bat dator sirenak jarrita. Tentsioa gora. Beste identifikatu bat. Geroz eta jende gehiago Boulevardean. Jendetza biltzen ari dela baliatuz, azalpenak eman dituzte: turismoaren presioa salatzen ari den bisita gidatua geratu duela Ertzaintzak pegatina baten aitzakian. Azkenerako bost identifikatu eta Ertzaintza joan denean txalo ironikoak.

Bisitak jarraitu du: lau izarreko hotela egiten ari diren Lasala plazara bidean, aho bete hortz geratu dira protestariak denda baten erakusleihoan kontzertu bat egiten ari direla ikusita, bozgorailuak kanpoaldera jarri eta kalean, garagardoa eskuan, turista mordoa dendari begira aurkitzean.

Handik kaira joan dira eta gero Trinitate plazara. Ondoren, Guardetxean festa egin dute. Aurrez ere egin izan dira turismoaren ondorioak salatzeko ekimenak, baina nolabait esan dezakegu inauguratuta geratu dela Donostian turismoaren inguruko gatazka sasoia. Eta luze joko du itxura guztien arabera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


Mila lagunetik gora mobilizatu dira turistifikazioaren eraginen aurka

Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


Herrialde Katalanetako herririk turistikoenak, eskuin muturraren bozen biltoki

Kataluniako erkidegoko azken hauteskundeetatik eta Europako Parlamenturako bozen emaitzetatik abiatuta, presio turistiko handiena bizi duten Herrialde Katalanetako herrietan eskuin muturraren botoak nola egin duen gora aztertuko dugu artikulu honetan.


Eguneraketa berriak daude