Azken asteetan hainbat ekimen egin ditu Arran gazte erakundeak turismo masiboa salatzeko Herrialde Katalanetan. Prentsan oihartzun handia eman diote ekimenei eta adibidez, El País egunkariak osteguneko azaleko albiste nagusi egin du berria. Eguerdi partean Espainiako hedabide nagusiek Ernairi buruzko artikuluak idatzi dituzte.
Ostegunean eguerdian, Espainiako egunkari ugari egungo turismo ereduaren aurka hainbat ekintza egin izan dituen eta Donostiako Aste Nagusirako manifestazioa deitua duen Ernairi buruz idaztera igaro dira. Hemen hainbat adibide:
"Erabat zilegia iruditzen zaigu Arranen protesta, turismoak dakarren problematikak haserrea eragiten baitu. Herritarren bizitzak behar du erdigunean eta egoera kritiko honetan turismo eredu honekin hori kaltetzen ari baitira agintariak", dio Donostiako Ernaiko Garazi Castaño Fariñasek. Hala ere ez zaie kasualitatea iruditzen Arranengan fokua orain horrela jartzea, erreferenduma gertu den honetan Kataluniako independentismoa zatitzen saiatzeko estrategia ikusten dute.
"Gu zaku berean sartu nahi gaituzte, atzean dauden interesengatik. Problematikaren erroa sahiestu nahi dute: gutxi batzuei diru irabazi handiak eta gehiengo zabalari kaltea eragiten dion hiri eredua". Denis Itxasoren atzoko hitzak norabide berean ikusten dituzte. "Beraiek saltzen diguten turismoak hiriari onura egiten diola diote. Guk salatzen dugu turimo eredu honek herritarren bizi baldintzak kaltetzen dituela, lan prekarioagoak sortuz, etxebitza arazoak larriagotuz, gazteon emantzipazio arazoak eraginez, jai herrikoiei oztopoak jarriz...", dio Castaño Fariñasek.
Abuztuaren 17an turismo eredu honen aurka manifestazioa deitua dute Donostian, Aste Nagusian. Hirian gai honen inguruan abiatzen ari diren ekimenen dimakinarekin bat egiten duela ikusten dute, eta egun helburua turismoaren alorrean ikuspegia eta diagnostikoa zabalduz, helburua egungo hiri eredua zalantzan jartzea dela diote. "Zeinentzat da Donostia hau eta gaur egun nor ari da diru irabazi izugarriak ateratzen?", galdetzen dute.
Manifestaziora jende asko joango dela uste dute. "Haserrea dago, gaia pil-pilean dago, dinamikak abiatu dira eta erantzuteko beharra konpartitua da. Turismofobia eta halako kontzeptuekin gutxi batzuen muturreko burugogorkeria gisa saldu nahi digute, baina guk uste dugu herritarrongan gai honekin kontsentsu handia dagoela".
Turismoaren gaia ildo politiko gisa lantzen ari diren Herrialde Katalanetako Arran gazte mugiko kideek ondorengo ekintzak egin dituzte berriki Bartzelonan, Palma Mallorkakoan eta Valentzian: pintaketak hotel eta autobus turistikoetan, pankartak “turismo elitistaren ikur” duten kirol portuan eta turistei bizikletak alokatzen dizkien enpresaren bizikletei gurpilak zulatu, parking publikoetan aparkatzen dituztela salatzeko.
Ondorengo bideoan ikus daiteke Mallorcako kirol portuan egindako ekintza. Ondorengoa dio txioak: "Gera dezagun Mallorca suntsitzen ari den turismo masiboa, Herrialde Katalanetako langile klasera miseriara zigortzen ari dena".
⏩ Aturem el turisme massiu que destrueix #Mallorca, que condemna la classe treballadora dels Països Catalans a la misèria! #LaClau🗝 pic.twitter.com/6ehC7AVOM6
— Arran 🗝️ (@Arran_jovent) 2017(e)ko abuztuak 1
Hedabide eta alderdi ugari “kale borroka” Kataluniara iritsi dela esatera heldu dira. Hainbat hedabide manipulazio nabarmena egiten ari dira, pintaketak egin zituzten autobusaren albistean, autobusa erre zutela idatzi baitute batzuek Mediterraneo Digital-en, adibidez.
Hemen hainbat adibide:
Arranek adierazi duenez “eztabaida mahai gainean jartzeko” egin ditu ekimenok. Turismoak “lan prekarioak, bizilagunen lekualdatzeak, errepide saturatuak, auzoko dendak ixtea eta denda turistikoak irekitzea ekarri du", beren ustez. “Zer gazte emantzipatu daiteke lan turistiko batekin? Ze egonkortasun eduki dezakegu?”, galdetzen dute. Gazte hauen ustez hedabideak ez dira arazoa azaltzen saiatzen ari, “betikoen interesen araberako diskurtso bat hegemonizatzen” baizik.