argia.eus
INPRIMATU
Turismo tasa bat ezartzea adostu dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek
  • Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari tasen eraketa garatzeko eskatu die eta 2020rako nahi dute martxan jarri. Udalek tasa hori ezarri edo ez erabaki ahal izango dute.

Igor Galarza Intxausti @IgorGalarza 2019ko azaroaren 06a
Donostiako Alde Zaharra

Asteazkenean egindako batzarrean talde guztiek aho batez erabaki dute 2020 urterako turismo tasa sortzea. Udalen esku utziko da, baina, tasa hori aplikatu ala ez erabakitzea.

Nora joango da dirua?

Behin bozketa aurrera eramanda, zehaztu gabe geratu da nora bideratuko litzatekeen turismoaren gaineko tasatik ateratako dirua.

Batzar Nagusietako Elkarrekin Podemoseko bozeramaile Davis Olidenek esan du “Gipuzkoak bidean sendo, aurrera jarraitu” behar duela, Eusko Jaurlaritzak tasa horri jarri dizkion trabak hizpide. EH Bildu pozik agertu da emaitzarekin, eta eragiten dien instituzio publikoei erabakia “errespetatzeko” eskatu du EAJk.