Turismo bulegoan egin dute ekintza Ernaiko gazteek, salatzeko Lekeition duten turismo ereduak gazteak lan prekarioetara daramatzala, euskararen erabilera jaistea dakarrela, kaleko zentsura dakarrela, eta alokairu altuei eta etxe hutsen zifrei begiratuta etxebizitzaren arazoa begi-bistakoa dela.
Ekintzaren bideoa eta oharra zabaldu dituzte, segidan biak.
Oharra:
Koldokraziak prekarixaten gaitxu.
HERRIA BIZIRIK!
Euskal Herriko kostaldian badago herri txiki bat, Lekitto. Herri arrantzalia ixatez, euskaraz bixi dan herria. Aspalditxik ordia, aldatzen juan da. Gitxinaka-gitxinaka turismora bideratutako herri bihurtu da, hau ordia, ez da kasualitatea.
Ederra da gure herria, baina ederra ixate horrek postal bat bilakatu dau, edozein lekutako turistak erakarriz. Aldi baterako turistak zein uda osorako datozenentzako herri politxa. Negua eta udien arteko aldia gero eta nabarmenaua dan herria. Herra kanpotarrentzat eta kanpora begira diseinatutakua. Lekittoko pintxo ederrak, portua, hondartzia, Elizia... baina zer dao honen guztijen atzian?
Lekittoko gaztiok gara, bereziki, hau guztija mantendu ahal ixateko lan eitxen dogunak, postal horren atzian gaozenak. Urte guztija ikasten edo lanian egon ostian, zenbat gaztek pasaten dou uda osua taberna eta dendetan lanian? Zenbat gaztek egiten dogu lan inguruko herrietako enpresetan? Ze baldintzatan?.
Bere garaian Cazalis eta konpainiak diseinaturiko herri turistikuen ondorio zuzena da gaur egungo Lekitto. Lana bakarrik hirugarren sektorian eta udan. Lan baldintza eskasetan; kontraturik ez, ordutegi ezegonkorrak, inungo erregulazio barik. Hau da urtiak pasa ahala daukagun lan eskaintza zoragarria gaztiok. Esplotazio normalizatua, gure bizitzen erdigunian lana ipintxera behartuta.
Etxebizitzien arazua ere ageri-agerikua da. Ixatez eskubide bat dana espekulaziorako ondasuna bilakatu da. Alokairuak garestiak dira eta etxe bat erostien “ametsa” gurasuen etxian bixi dogu, ia-ia 30 urterarte ezin emantzipatuta. Are gehiago, Lekittoko etxebizitzen %40 hutsik dao urtian zihar eta hori konpontzeko etxe gehijao eraikitxen dabil PNV konstrukora desberdinakin. Adibiderik esanguratsuena “Kabanako S.L”. Lana euan lekuan etxe gehijao eraiki. Ederra pelotazua!
Herri mugimenduko eragile desberdinen kontrako zentsura kanpaina ikaragarria da. Potxuakek egindako muralen ezabaketiak oihartzun itzela hartu eban. Ordutik ordia, kalian ipinitxako propaganda desberdinek ez dabe egun bat bez aguantaten. Zeren beldur? Honek be arrazoi paisajistikuak dauko? Edo akaso politikua?
Euskerien erabileran emondako bajonazua, neguan sentitzen dan iluntasun eta isiltasuna, tabernen ordutegi mugatuak eta ipinitxako isunak … arazuen zerrendia luzatu leike, asko gainera.
Gaztiok goaitxuta gaoz. Goaitxuta herri turistiko bat bilakatu nahi daben zerbitzari leialak ixatiaz. Bixirauteko prekarietatera kondena nahi gaitxuenen aurrian isilik eotiaz, goaitxuta. Bixirik daon herri bat nahi dogu, Lekitto bixirik nahi dogu. PNVk herri honentzat daukozen plan marabilosuak gelditzeko asmo betia daukagu.
Lekittoko gaztiok Lekitton duntasunez nahi dogu ikasi, bixi eta lan. Ez dogu onartuko hizkuntzien urraketiaz jarraitzia, etxien prezijo ittogarrijak ordaindu bihar ixatiaz, etxe hutsen onduran etxe gehiago eraikitziaz, lan prekarijuetan ibili bihar ixatiaz, zentsura kostantiaz...
PNV da koldokrazia. Koldokrazia da prekarizaziora kondenaten gaitxuna. Koldokrazia da Madrilen Rajoyegaz aurrekontuak sinatzen dabena. Koldokrazia da gitxi batzun poltsikuen mesedetan diseinaturik kapitalismo basatia.
Sistemien morroiak ez gara. Postal bat baino gehijao garen herria gara. Uda ederra daukagu aurretik, kaliak bixirik eta dantzan ipiniko dabena.Dei eitxen dotzagu Lekittoko gaztiari kaliak hartu eta astintzera eta abuztuaren 30ian egingo dogun manifestazioan parte hartzera.
Bizirik dagoen herria ez da inoiz hilko.
Urten gaitxezan kalera, herria bizirik! Lekitto bixirik!
Lekittoko ERNAI gazte antolakundea, 2017ko uztaila
Bideoa: