argia.eus
INPRIMATU
Tubos Reunidoseko langile bat hil zen amiantoaren ondorioz maiatzean, Asviasmie Aiaraldeak salatu duenez
  • 66 urte zituen beharginak eta amiantoak eragindako biriketako minbizia zuen.

Aiaraldea @aiaraldea Txabi Alvarado BaƱares 2019ko urriaren 22a
Amiantoaren aurkako elkarretaratzea egin zuten astelehenean Gizarte Segurantzaren Laudioko bulegoen aurrean (Argazkia: Aiaraldea.eus)

Asviasmie Aiaraldea elkarteak adierazi du Tubos Reunidoseko langile ohi bat hil zela iragan maiatzaren 20an, amiantoak eragindako biriketako minbiziaren ondorioz. Amiantoaren aurkako taldeak salatu duenez, lau langile baino gehiago hil dira enpresa horretan mineral horren fibrak arnasteagatik. “Enpresako zuzendaritza beti saiatzen da biktimen senideekin akordioetara iristen, kasu horiek argitara atera ez daitezen”, salatu du Juanjo Basterrak sare sozialetan.

Asviasmieko kidearen arabera, 24 pertsona zendu dira aurten Hego Euskal Herrian amiantoaren ondorioz, “2.424 behargin hil dira 1993tik hona, gutxienez”.

Ez da aurten Aiaraldean jazotakoo mota horretako lehen heriotza. Uztailean Tubacexeko langile ohi bat zendu zen. Duela urtebete, aldiz, Guardianeko behargin izandako Jose Luis Landeta Ramos hil zen amiantoaren ondorioz: