Bi aste baino gehiago daramate Tubos Mecanicos Norteko langileek greba mugagabean, enpresaren erantzun positiborik jaso gabe. Otsailaren 27an hamazortzi egun bete dituzte euren lan baldintzen aldeko borrokan.
Beharginek salatu dute enpresaren partetik ez dutela erantzun positiborik jaso. Azaldu dutenez, zuzendaritzak ezezkoa eman dio soldata igotzearen eskariari, eta gustura ez badaude enpresatik joateko gonbita luzatu die grebalariei. Iragan otsailaren 10etik daude fabrikaren sarreran muntatu duten akanpalekuan. Borrokan jarraituko dutela iragarri dute langileek: “Gure asmoa lan egitea da, baina soldata duin eta bidezkoekin”.