Ertzaintzak gutxienez Tubacexeko langile bat atxilotu eta beste hainbat zauritu ditu ostegun eguerdian Amurrion, pikete batean parte hartzeagatik epaile aurrean deklaratu behar zuten lankideei elkartasuna adieraztera hurbildu direnean.
Martxoaren 25ean pikete batean parte hartzeagatik deklaratzera deituta zeuden ostegun honetan Tubacexeko hainbat langile. Lantegian denbora luzez greban eta borrokan ari diren lankideak Amurrioko epaitegira gerturatu dira elkartasuna adieraztera.
Tentsioa areagotuz joan da, Ertzaintzak epaitegi aurretik kanporatu nahi izan dituenean –maiatzean toki berean egnidako antzeko protesta batean trabarik ez zela egon azaldu dute langileek–. Aiaraldea.eus-ek azaldu duenez, Ertzaintzaren Brigada Mugikorra iritsi denean hiru aldiz oldartu da borrekin langileen kontra. Irudietan agenteak ostikoka ere ikus daitezke.
Langileetako bat atxilo eraman dute eta beste hainbat zauritu ditu oldarraldiak, haietako zenbat anbulategian hartatu behar izan dituzte.
Tubacex enpresako langile bat atxilotu ostean, Amurrioko epaitegiaren aurrean Ertzaintzako Brigada Mugikorreko agente gehiago agertu dira. Berriro oldartu dira. Hemen azken kargaren aurreko irudiak. pic.twitter.com/8l1cZ5uPiE
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) June 17, 2021
Asi tratan el PNV y su brazo armado a lxs trabajadorxs.
No lo olvideis nunca.#TubacexBorrokan#aiaraldeaborrokan pic.twitter.com/GpUed8Bmu5
— Sortu Aiaraldea (@SortuAiaraldea) June 17, 2021