argia.eus
INPRIMATU
Tubacexeko enpresa batzordeak oniritzia eman dio Eusko Jaurlaritzaren proposamenari
  • Goizeko 9:00etan (urriak 4) bilera zuen enpresa batzordeak Eusko Jaurlaritzaren proposamenari onespena eman ala langile guztien bozketa orokorra deitzea erabakitzeko. Lehenengoaren alde egin du. Akordioa sinatu bitartean 236 egunera iritsi den grebak jarraituko du.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 04a
Tubacexeko langileak Laudioko piketean, greba mugagabearen 236. egunean. / Argazkia: Tubacexeko langileak.

Aiaraldea.eus hedabideak eman du erabakiaren berri. Joan den ostiralean Tubacexen ordezkaritza duten sindikatuen afiliazioaren esku geratu zen Jaurlaritzaren proposamenari oniritzia ematea. ELAk eta CCOOk akordioaren alde egin zuten, Independenteek bozketa orokorra egitea eskatu zuten eta LAB eta STAT sindikatuek akordioaren aurkako jarrera adierazi zuten.

Bozketa oso estua izan zen: enpresa batzordeko zazpi ordezkarik alde egin zuten eta seik aurka. CCOO sindikatuak, orduan, adierazi zuen alde txiki horrek zalantzak sortu zizkiola eta bozketa orokorra egitearen aldeko jarrera erakutsi zuen.

Azkenean, urriaren 4an, bozketa orokorra baztertu dute eta Eusko Jaurlaritzaren proposamenari baiezkoa eman diote.

Aiaraldea.eus-ek adierazi duenez, langileen ordezkariek Jaurlaritzako Enplegu Saila jakinaren gainean jarri dute eta akordioa sinatzeko bileraren zain geratu dira.